Azukre-lantegiek ikerketak ordaindu zituzten, bihotzeko gaixotasunak gantzei egozteko

  • Harvard unibertsitateko ikertzaile talde batek Azukrearen Elkarteko kideekin izandako harremanak aztertuz ondorioztatu dute 60ko hamarkadan ordainketak egin zituztela.


2016ko irailaren 15ean - 10:30
Azukre enpresek ikerketetan influentzia izan dutela ondorioztatu du Kaliforniako Unibertsitateko ikerketa batek
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

New England Journal of Medicine agerkarian 1967an argitaratutako ikerketa baten arabera, gantza eta kolesterola dira bihotzeko gaixotasunen eragile nagusiak; ez hainbeste azukrea. Baieztapen hori kolokan jarri berri du Kaliforniako Unibertsitateko ikerketa talde batek, JAMA International Medicine aldizkariak dakarrenez: haren arabera, 60ko hamarkadako ikertzaile taldeari ordaindu egin zitzaion, azukrearen arriskuak gutxiesten zituen emaitzak ateratzeko.

Azukrearen Elkarteko –garai hartan, Azukrearen Ikerketarako Fundazioa– dokumentuetan arakatzen ondorioztatu dute Kaliforniako Unibertsitatekoek. Azukrearen Elkarteko eta Harvard Unibertsitateko elikadura irakasle baten arteko elkarrizketak aurkitu dituzte, influentzia-trafikoa bistaratzen dutenak.

Enpresen interesak, jo puntuan

Argitaratu berri den ikerketak duela 50 urteko egoera azaleratzen badu ere, Kaliforniako Unibertsitateko informeak adierazten du jokabide horrek gaur egundaino jarraitu duela. Hala, egoera aldatzeko beharra dagoela uste dute: “Ikerketa honek erakusten du beharrezkoa dela interes pertsonik gabeko ikertzaileek bideratzea halako lanak”.

Marion Nestle New Yorkeko Unibertsitateko Medikuntza doktoreak zehaztu duenez, “halako aurkikuntzek min handia egin diezaiokete komunitate zientifikoaren sinesgarritasunari”. Hala, dei egin du “politikariek, ikertzaileek, aldizkarien editoreek eta kazetariek kontuan hartu dezaten emaitzak aldatzeko beharra duten jaki enpresen ikerketek sinesgarritasunari egin diezaioketen kalteaz”. Bere esanetan, “finantzaketa eredu berriak eta interesak kudeatzeko moduak aurkitu behar dira”.


Elikadura kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Europako nekazaritza politikak
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.