Azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mobilizazio eguna antolatu dute Euskal Herri osorako

  • Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.


2024ko maiatzaren 8an - 10:28
Azken eguneraketa: 17:31
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Elkarretaratzeak, manifestazioak, bide blokeoak, une zaratatsuak, kalejirak ala beste: bakoitzak bere modura, baina denak azterketak euskaraz pasatzearen alde. Horra, maiatzaren 17rako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek irudikatu duten ekimen berria. Aurtengo Korrikaren kari egindakoa errepikatuz, Euskal Herri osora zabaldu dute azterketak euskaraz pasatzeko eskubidearen adeko mobilizazioa.

Beste behin ere baxoa frantsesez pasa beharko duten honetan, ondoko mezua zabaldu dute: "Noiz arte onartuko dugu mespretxu hau gure hizkuntzarekiko? Aski da errateko tenorea da, herri bat aitzinean dutela erakutsi behar diegu, herri bat bere hizkuntza babesten". Ikastola, ikastetxe, elkarte, herri mugimenduko eragile eta euskaltzale orori luzatu diete mobilizaziorako deia. "Gure txikitasunetik ezinezkoa zaigu Euskal Herriko bazter guzietara heltzea, baina bazter guzietan badira euskaldunak gure zauria bere egin dutenak, Korrikan erakutsi zeniguten bezala", irakurri daiteke ikasle asanbladaren agirian.

Egunean bertan, sare sozialen bidez osatuko lukete guztien arteko sarea, eta horretarako #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko deia egin diete mobilizatuko diren guztiei.

Hemen mobilizaziorako deia dakarren bideoa:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
2025eko abenduaren 4
Zenbat Garak 30 urte
Arnasgune bat, Bilboko basamortuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!