Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak" argitaratzeagatik aurrekariak ditu.
EXIF-Recherche taldeak eginiko ikerketaren arabera, Ring Bud talde neonaziarekin loturiko hainbat delitu ditu Scheuermannek: duela hamar urte kartzela zigorra ezarri zioten lapurreta batengatik, eta Romeo Schüssler Mannheimeko (Alemania) fiskal nagusiak baieztatu duenez, sare sozialetan eginiko "iruzkin ultrengatik" inputatuta dago. Halere, Baden-Württembergeko –Mannheim hiria kokatzen den eskualdea– Barne ministro Thomas Stroblek (CDU) atentatuaren egilearen "gaixotasun mentalean" kokatu du gertakariaren arrazoia, eta ez "muturreko jatorri edo jatorri erlijioso" batean.
"Harrigarria da autoritateek ez diotela garrantzirik eman gertakariaren alderdi politikoari", adierazi dute EXIFeko ikerlariek, ez baita "ikerketen jomuga" izaten ari. Ikerketa taldeak azaldu duenez, Ring Bund armen trafikoaren sare batekin lotu zuten 2020an, eta taldearen bi buruak suzko armak legez kanpo saltzeagatik kondenatu zituzten bi urte beranduago, 2022an. Urte horretan eginiko ikerketa batek ere frogatu zuen armen trafikoko sare horretan Patriotische Alternative antolakunde ultrak ere parte hartzen zuela, Alemaniari Alternatiba (AfD) eskuin muturreko alderdi politikoarekin lotura duena.
Eskuin muturraren manipulazioa
Astelehenekoa ez da Alemanian azken aldian gertatu den atentatu bakarra: 2024ko abenduaren 20an jatorri arabiarreko gizon batek sei pertsona hil zituen auto batekin harrapatu ondoren, Magdeburgon. Eskuin muturrak egilearen jatorria baliatu zuen gertakaria "eraso terrorista" gisa saltzeko, baina ondoren frogatu zen atentatua egin zuen pertsonak etorkinen aurkako jarrera irmoa zuela, eta sare sozialetan eskuin muturraren loturiko mezuak argitaratu zituela.
Astelehenean Mannheimeko auto harrapeketa gertatu eta berehala, besteak beste, Silvia Orriols Aliantza Katalana eskuin muturreko alderdiaren buruak sare sozialetan argitaratu zuen gezurra esan zuen; hau da, erasoaren egilea etorkina zela "Europako gobernuek, meskitak itxi eta etorkinak kanporatu beharrean, horiek salatzen dituztenen aurka jotzen dute". Ondoren eginiko ikerketek gezurtatu egin dute eskuin muturraren propaganda. Ez da lehen aldia, eta ez da azkena izango.
Bisita, bizipen eta hausnarketa egunak izan ditut maiatzekoak. Hor nabil, intersekzionalitatea nola gauzatu, borrokak lotu nahian, bertsolarien moduan puntu guztiak esan nahian, potorik egin gabe...
Lan egiten dudan LoRa irrati komunitariotik, Maiatzaren 1erako... [+]
Lehen bozketako ezustearen ostean, CDUko buruak Alemaniako parlamentuko 325 diputaturen babesa jaso du bigarren bozketan, gehiengoa osatzeko behar dena –316 aulki– baino bederatzi gehiago. Bosgarrenez gobernatuko dute elkarrekin CDU-CSU eta SPD alderdiek... [+]
CDU-CSUren eta SPDren arteko aliantzak 328 aulki baditu ere Bundestagen, 310 diputaturen babesa jaso du Merzek astearteko bozketan, gehiengoa lortzeko behar direnak baino sei gutxiago. Lehen aldia da Alemania errepublika federala denetik ez dela kantzilergai bat lehen bozketan... [+]
"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]
Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.
Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]
Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.
Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.
Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]
Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.
Berlingo mobilizazio komunista tradizionala, Palestinarekiko elkartasunak markatua, bortizki zapaldu zuen Poliziak: kargak, ospitaleratutako zaurituak, atxiloketak, manifestarien inguraketa metro-geltoki batean eta abar.