Azken ebaluazioa berdinzalea ala klasista izango da?

  • Apirilaren 20an itzuliko dira klasera oporretatik Hego Euskal Herriko ikasleak. Euskal Herriko ikasle guztiak sartzear dira hirugarren ebaluazioan, ikasturtea gainditzeko azken txanpan. Konfinamenduak eskola etxetik jarraitu beharra ekarri du eta ondorioz, etxeko baldintza sozioekonomiko eta kulturalek ikasleen arteko arrakala handitu dute. Azken ebaluaketa egiteko moduak ekar dezake milaka gaztetxo ikasketetatik kanporatzea edo arrakala leuntzeko neurriak hartzea.

Agerian geratu da konfinamenduaren ondorioz eskola etxetik jarraitu behar izan denez, hazi egin dela ikasleen arteko arrakala akademikoa, bakoitzak bere etxeko egoera sozioekonomikoaren arabera oso baldintza ezberdinak baititu eskola presentzialaren laguntzarik gabe ikasketei eutsi ahal izateko. Eta erakunde publikoek ez diote hasieratik eutsi arrakala hori gainditzeak eskatzen duen planteamenduari eta inbertsioari.

Bakoitzak hain baldintza ezberdinetan aritu behar izan duenean, bidezkoa al da denei froga bera jarri eta berdin exijitzea? "Ez erlaxatzea", "notarik ez oparitzea" eta "merezimenduak" aipatzen dituzte aurtengo kurtso bukaerako ebaluazioa pandemiarik gabeko orain arteko ebaluazioen ahalik berdinena izatea nahi dutenek. Zorrotz itxurako jarrera horren atzean ez ote dago arrakala are gehiago handitzeko baliatzeko tentazioa, eta egoera zaurgarrienean dauden ikasleak klase sozialen arteko mailaketan koska bat beherago uzteko asmo ezkutua?

Milaka gaztetxo ikasketetatik kanporatzeko arriskua

Ebaluatzeko moduarekin auzitan dagoena ez da hutsala: bere etxeko egoera sozioekonomikoa edonolakoa izanik ere guztiek ikasketetan aurrera egitea, edo egoera ahulenean daudenak ikasketetatik kanporatzea dago jokoan. "Promozioa" da guztiek aurrera egiteko gobernuek mahai gainean jarri duten irtenbidea, hau da, bakoitzak nota ezberdinak jaso arren, ikasturtea errepikatzea salbuespena izatea.

Ahulenak ikasketetatik kanporatzea dakar, aldiz, ebaluazio irizpideak zorrozteak, ikasturtea errepikatzeko ohiko baldintzei eusteak –bi edo hiru ikasgai gainditu ezean ezin hurrengo ikasturteari ekitea– eta batez ere galbahea estutzeak DBH4 eta Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 2. mailetan: izan ere, horrek ekarriko luke ikasle asko eta asko, gehienetan egoera sozioekonomiko txarrenean daudenak, titulaziorik gabe geratzea. Zer egoeratan geratuko lirateke titulatu gabeko ikasle hauek ikasketekin jarraitu ahal izateko? eta zein lan motatan aritzeko aukera zabalduko lieke horrek etorkizun oso laburrean?

Herri bat, hiru ebaluazio sistema?

Artikulu hauetan bildu ditugu lurralde bakoitzeko administrazioak azken ebaluaketarako plazaratu dituzten asmoak.

Ipar Euskal Herrian azterketarik ez da egingo hirugarren ebaluazioan

Nafarroan ikasturteak uztartzea eta promozioa arau orokor

EAEn "burujabetza"?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude