Nafarroan ikasturteak uztartzea eta promozioa arau orokor

  • Aurtengo ikasturtea bukatzeko, promozioa izango da araua etapa guztietan. Hau da, ikasturtea errepikatzea oso salbuespenezkoa izango da. Azken ebaluazio irizpideak egokitu egingo dira eta hauek oinarrizko ikaskuntzetan zentratuko dira. Eta ebaluazio honetako curriculuma malgutu egingo da. Aurtengo ikasturte bukaera eta hurrengoaren hasiera uztartzea da Nafarroako Gobernuaren plana, horretarako bi ikasturteetako curriculumak uztartuz.

Nafarroako Gobernuak apirilaren 17an jakinarazi ditu ikasturte bukaerarako irizpide orokorrak, eta Espainiako Gobernuak proposatu duen markoaren barruan kokatzen da, alderdi bera bietan agintean egonik, esperotzekoa zen bezala.

Nafarroako Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok nabarmendu du "ezin dela bermatu ikasleen arteko aukera berdintasunik hiruhileko honetan" eta ebaluazioaren oinarrizko irizpidea honela zehaztu du: "Ikasleek ez dute ikasturtea galduko koronabirusagatik. Inor ezin da horregatik atzean geratu, eta inor ezin da kaltetuta atera pandemiak ikas prozesuan izan duen eraginagatik".

Promozioa arau

Klaseak ekainaren 19an bukatuko dira eta promozioa izango da araua etapa guztietan. Hau da, ikasturtea errepikatzea oso salbuespenezkoa izango da, sendo argudiatu beharko da eta Espainiko Gobernuak ezarritako marko orokorrak dioen bezala, plan zehatz bat ere eraman beharko du, ikasturtea nola errekuperatu daitekeen adieraziko duena.

Azken ebaluazioko curriculuma malgutu eta ebaluazio irizpideak egokitu

Azken ebaluazio irizpideak egokitu egingo dira eta hauek oinarrizko ikaskuntzetan zentratuko dira. Eta ebaluazio honetako curriculuma malgutu egingo da.

Aurtengo ikasturte bukaera eta hurrengoaren hasiera uztartzea da Nafarroako Gobernuaren plana, horretarako bi ikasturteetako curriculumak uztartuz. Hau ez da egingo etapa amaierako urteetan, hau da, 4. DBH, eta Batxilergo eta Lanbide Heziketako 2. mailetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude