Azaroaren 2ra arte eska ditzakete laguntzak 0 eta 3 urteko seme-alabak dituzten familia nafarrek

  • Uztailaren 31tik aurrera eskatu daiteke laguntza ekonomikoa, bai telematikoki bai aurrez-aurre, oinarrizko gizarte zerbitzuaren edo dagokion auzoko unitateen bidez.


2023ko abuztuaren 2an - 10:37
Azken eguneraketa: 12:47
Artxiboko irudia.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Gobernuak adingabe bakoitzeko 100 euroko laguntza emango du, gehienez urtebetez, eta hurrengo baldintzak ezarri dituzte: Nafarroan bizi izan behar dute azken sei hilabeteetan; eta familia unitate bakoitzeko 45.000 eurotik beherako errenta eduki behar dute, pertsona bakarrak kobratzen badu, edo diru sarrerak pertsona batenak baino gehiagorenak badira, 70.000 eurotik beherako errenta izan beharko da. Errentaren muga familia unitatean %33ko edo gehiagoko desgaitasun frogatua duen pertsona bakoitzeko %10 zabalagoa da.

Bizitzeko gutxieneko diru sarrera, errenta bermatua edo “antzeko izaerako laguntzak” jasotzen dituzten familiak laguntza horretatik kanpo geratzen dira.

Hurrenkeraren arabera ebatziko dira eskaerak, zenbatekoa agortu arte. Ordainketak hilabete osorako egingo dira; lehen ordainketa jaiotza dataren hurrengo hilabetearen lehenengo egunean egingo da.


Familia kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 14
Berriketa gutxi
Alboan

2025eko abenduaren 22
Barra warroak
Txori-jana

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.