AZ Ekimenak elkartasuna adierazi die Iruñeko inauterien harira deklatzera deitutako gazteei

  • Iruñeko Alde Zaharreko gazteriaren aurkako auzia bertan behera uzteko eskatu du taldeak.

Argazkia: Ahotsa.info
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko irailaren 17an - 09:02
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Alde Zaharreko lau gazte deklaratzera deitu dituzte irailaren 17an. Aurtengo inauterietan, poliziaren furgoneta batek hamalau urteko gazte bat San Frantzisko kalean jarraitu eta harrapatu ostean sortutako gertaeren ondorioz, desordena publikoak eta kalteak eragitea egozten dizkiete lau gazteei. Poliziaren oldartzearen ondorioz, hamalau urteko gaztea, lehenengo, komisaldegira eraman, eta ondoren, ospitaleratu zuten pelbisean fisura bat zuela. Horrekin batera, poliziak zazpi gazte salatu zituen desordena publikoa eta kalteak eragiteagatik.

"Delitu horiek zigor eta kalteordain handiak eragin ditzakete", ohartarazi du auzoko AZ Ekimenak. Gertaeren biharamunean, inauterietako larunbatean, Jai Batzordeak eta gazte mugimenduak publikoki salatu zuten gazteen aurka egindako akusazioak poliziaren lekuz kanpoko jarduera izkutatzeko era baino ez zela: "Azken batean, poliziak hainbat furgonetekin ziztu bizian sartu baitziren jai giroan zeuden kaleetan, kalejiran parte hartzen ari ziren guztien segurtasuna arriskuan jarriz".

Auzia bertan behera uzteko eskatu du ekimenak: "Auzipetutako gazteek eta gazte mugimenduak orokorrean hainbat ondorio pairatu behar izan ditu dagoeneko eta horiek areagotuko lirateke auziak aurrera egitekotan. Haien ekarpena oinarrizkoa baita egunez egun eraiki nahi dugun Alde Zahar bizi eta herrikoi honetan".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
Eguneraketa berriak daude