Donostiako periferian dauden Martutene eta Txomiñene auzoentzat zerbitzu publiko duinak eskatzeko 320 lagun atera dira manifestazioan, ARGIAk zenbatu duenez. "[Eneko] Goia, [Marisol] Garmendia, gezur gehiago ez!" edo "Goia entzun, auzoak borrokan dituzu" gisako leloak bota dituzte ibilbidean zehar. Salatu dute, besteren artean, 10.000 biztanlerentzat lau mediku eta pediatra bat dituztela "anbulategi prekario batean". Argazki galeria albistearen amaieran.
Martutene Bizirik elkarteak eta Lanberri Txomiñeneko auzo elkarteak asteartean deituta, ostegun arratsaldean manifestazioa egin dute bi auzo horiek batuz Donostian. Urteetan abandonatuta dagoen Martuteneko biribilgunetik abiatu dute protesta; ibilbidean zehar 300 bat lagun joan dira eta amaierako hitzartzea aditzen 350 izan dira.
Antolatzaileek salatu dute, batetik, Martuteneko ikastolaren aurka auto batek istripua izan zuela duela urte eta erdi. Auto batek jolastokiaren hormaren aurka jo zuen, eta txiripaz ez zen ezer gertatu, bertan jolastu ohi diren haurrak bazkaltzen ari zirelako ordu horretan. Ordutik udalak pareta konpondu bakarrik egin duela salatu dute, eta ez dituela auzo elkarteak proposatutako neurrietako bat bera ere hartu (abiadura mugatzea, babes gehiago jartzea espaloian...).
Txomiñeneko Arteleku plazara joan dira eta han salatu dute bi auzo horiek zerbitzu publiko falta handia dutela. Datu bat eman dute: Loiola, Txomiñene eta Martutene auzoek partekatzen duten anbulategian lau mediku eta pediatra bakarra daude 10.000 lagunentzat. Azpiegitura duinak eskatu dituzte: kultur etxeak, kirol instalazioak eta anbulategiak.
"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.
Erasotzaileak onartu egin ditu gertakariak, eta Fiskaltzak eta akusazio partikularrak hasieran egindako 13 urteko kartzela-zigor eskaera murriztea onartu dute. Donostian bizi ziren erasotzailea eta biktima, beste hainbat heldurekin batera.
Donostian egun osoko egitaraua prestatu dute 20. urteurrenean sakondu zuten “gorputza politikoa da” ildoari jarraitzeko. Gorputzen burujabetzari lotutako hitzaldi eta mahai-inguruak egongo dira, baita film laburrak ere. Jule Goikoetxea, Mijo Lizarzaburu, Mer Gomez... [+]
Donostian festa giroan egin dituzte adierazpenak EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik. Joseba Asiron ere pozik agertu da Iruñean.
Sutan jartzean probatzen da eltzea. Eta asteazkenean Bagera elkarteak antolatutako eztabaidan, itxuraz kontsentsua duen euskararen aferari aurre egiteko eltzeek ezberdin erantzuten diotela frogatu zen, tenperatura igo ahala bederen. Hizkuntza politika izan zuten ardatz bost... [+]