Autismoa gizarteratzeko Mutriku eta Hondarribia igerian elkartuko dituzte

  • Autismoa gizarteratzea helburu duen proiektuari bukaera emateko, Saturraran-Hondarribia zeharkaldian ehundaka igerilarik hartuko du parte asteburuan.


2018ko uztailaren 6an - 11:46
Marea Urdina
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Larunbat eta igandean emango zaio amaiera Marea Urdina egitasmoari. Prozesuaren balorazio ona egin du Aritz Orbegozo Marea Urdinaren sustatzaileak. “Izugarrizko babesa jaso dugu eta igeriketatik kanpo antolatu diren dozenaka egitasmok lagundu dute autismoa benetan gizarteratzen”.

Zeharkaldiaren ondoren jai giroa nagusituko da Orion eta Hondarribian. Orion, berdin-berdinak kirol talde inklusiboko kideek musika jarri eta merienda eskainiko dute. Hondarribian ere, 17:00etatik aurrera kontzertuak egongo dira.

‘Marea Urdina denok bait gara’  bideoklipa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aniztasun funtzionala
2025eko uztailaren 23
Meloi saltzailea
Duintasuna

2025eko martxoaren 5
Lurraldea eta arkitektura
Desgaia gai

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!