Errenta aitorpenari aplikatzen zaion %3,5eko zerga murriztuko duela iragarri du Portugalgo gobernu sozialistak. Krisi ekonomikoaren eta finantza erreskatearen ondorioz abian jarritako austeritate neurriei buelta ematea helburutzat finkatu du exekutiboak. Aipatu neurriak estrategia horri erantzuten dio, Herald Standard kazetak jaso duenez, zergaren murrizketak jendeak patrikan diru gehiago izatea ahalbidetuko baitu.
Gai fiskalen estatu idazkari Fernando Rocha Andraderen arabera, urtean 7.000 euro baino gutxiago irabazten dituzten familiei zerga osoki kenduko zaie, eta 7.000 eta 20.000 euro arteko diru-sarrerak dituztenei %1era murriztu. Etxeen %20 inguru leudeke bi kasu horien barruan.
Soilik urtean 80.000 euro baino gehiago irabazten dituztenei –12.000 familia inguru–mantenduko zaie %3,5eko zerga. Rocha Andraderen esanetan, neurriak osotara 430 milioi euroko kostua izango du Estatuko Altxortegiarentzat.
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]
Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]
Eskuin muturrak elkarrekin gobernatzeko gonbita luzatu dio eskuinari. Luis Montenegro irabazleak adierazi du hauteskundetan egindako promesari eutsiko diola, eta bakarrik gobernatuko duela. Alderdi Sozialistak gainbehera handia izan du.
Mas Vivienda programaren parte dira neurriak, “etxebizitzarako sarbidea errazteko” asmoz hartuak. Besteak beste, %15eko tasa gehigarria ordaindu beharko dute etxebizitza turistikoek eta etxeen erosleentzat bidaiatzeko urrezko bisa murriztuko du.
Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.
Hilean 30 euro emango dizkie Portugalgo Gobernuak baliabide gutxi duten milioi bat familia baino gehiagori. Horrez gain, 44 produkturi BEZ zerga kendu die. Osasun ministroak jakinarazi du akordioa erdietsi dutela elikagaien banaketa zein ekoizpen sektoreko enpresekin.
Portugalek jasaten duen etxebizitza-krisiari aurre egiteko, inbertsioen truke bizileku-baimena ematen duen "Golden Visa" erregimena bertan behera utzi du gobernuak, eta indarrean daudenei aldizkako ebaluazioak egingo dizkie. Hala, turismoak etxebizitzen arloan eragiten... [+]
Adierazi dute "ezinezkoa" dela biktima guztiak zenbatzea. Erasoa jasan duten gehienek 10 eta 14 urte artean zituzten, eta erasotzaile ia guztiak gizonezkoak ziren; horien %70, apaizak.
Ukrainaren inbasioa dela eta ez dela, azkenaldian asko ari da agertzen notizietan Roman Abramovitx oligarka portugaldarra. Bai, ondo irakurri duzue: portugaldarra. Idatzi behar duzuna aurreikusten duen teklatuak ere “errusiarra” jartzen du “oligarka”... [+]
Antonio Costa lehen ministroaren PS alderdiak parlamentuko 117 eserleku eskuratu ditu –botoen %41,7– , eta, inkestek berdinketa aurrikusten zuten arren, urrun geratu da PSD Alderdi Sozialdemokrata kontserbadorea, 71 eserlekurekin –%27,8–. Nabarmen egin du... [+]