argia.eus
INPRIMATU
Austeritateari aurre egiten hasi da Portugalgo gobernu berria
  • Errenta aitorpenari aplikatzen zaion %3,5eko zerga murriztuko duela iragarri du Portugalgo gobernu sozialistak. Krisi ekonomikoaren eta finantza erreskatearen ondorioz abian jarritako austeritate neurriei buelta ematea helburutzat finkatu du exekutiboak. Aipatu neurriak estrategia horri erantzuten dio, Herald Standard kazetak jaso duenez, zergaren murrizketak jendeak patrikan diru gehiago izatea ahalbidetuko baitu.

EƱaut Agirrebengoa Apaolaza @eagirrebeng 2015eko abenduaren 18a
Antonio Costa, Portugalgo lehen ministroa.

Gai fiskalen estatu idazkari Fernando Rocha Andraderen arabera, urtean 7.000 euro baino gutxiago irabazten dituzten familiei zerga osoki kenduko zaie, eta 7.000 eta 20.000 euro arteko diru-sarrerak dituztenei %1era murriztu. Etxeen %20 inguru leudeke bi kasu horien barruan.

Soilik urtean 80.000 euro baino gehiago irabazten dituztenei –12.000 familia inguru–mantenduko zaie %3,5eko zerga. Rocha Andraderen esanetan, neurriak osotara 430 milioi euroko kostua izango du Estatuko Altxortegiarentzat.