Euskal suhiltzaile talde bat Ginea Bissauko estatu kolpean harrapatuta geratu da

  • Estatu kolpea asteazken honetan gertatu da eta, ondorioz, Euskal Herritik joandako su-hiltzaile eta boluntario taldea bertan harrapatuta geratu da. Guztiak egoera onean daude.


2025eko azaroaren 28an - 13:25
Ekinbide
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekinbide Donostiako Suhiltzaileak GKEk eman du egoeraren berri eta adierazi du estatu kolpearen ondoren herrialdeak lur eta aireko irteera-sarrera guztiak blokeatuta dituela. Boluntario guztiek hiriburuko Mulher irratiaren eraikinean hartu dute ostatu eta han jarraitzen dute. Estatu kolpea eman duten militarrak kanpoaldea zaintzen ari dira, baina horrek ez du eragotzi su-hiltzaileek formazio lanak egin ahal izatea.

Su-hiltzaile gehienak Donostiako Udaleko eta Gipuzkoako Diputazioko zerbitzukoak dira, eta haiekin dira, halaber, Nafarroatik joandako Ayuda Contenedores GKEaren hainbat boluntario. Taldea azaroaren 10ean abiatu Larunbetik (Nafarroa) eta Maroko, Mauritania eta Senegalen 5.000 kilometro egin ondoren, azaroaren 24an iritsi ziren Ginea Bissaura. Orain herrialdean etxeratze-agindua dute 21:00etatik 06:00etara, baina taldeak ongi dagoela adierazi du, beti ere Espainiako Enbaxadak emango dion jarraibideen zain.

Taldearen heren batek aurreikusia zuen azaroaren 29an itzultzea Euskal Herrira, eta gainerakoek Sierra Leonara jotzeko asmoa zuten, herrialde hartara daramatzaten ibilgailuak eta materiala hango suhiltzaile eta GKEen eskuetan uzteko, eta beharreko formazioa emateko haien erabilera


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.