Atez ateko organiko bilketa martxan Getxoko saltokietan

  • Getxoko 119 supermerkatu, arrandegi eta fruitu dendatan hondakin organikoaren atez ateko bilketa egiten hasi dira otsailaren 3an. Helburua da martxoan saltoki gehiagotan hastea neurria ezartzen, eta denboraz gainerako gaiak ere biltzen hastea.


2015eko otsailaren 2an - 12:55
Azken eguneraketa: 2015-02-03 12:43
Hondakinak edukiontzietatik kanpo, Getxoko Algorta auzoan.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Gure kaleen garbitasuna zeharo hobetuko da sistema honekin”, esan du Imanol Landak, Getxoko alkateak.

Saltokien atez atekoa da lehen urrats garrantzitsua datozen zortzi urteetan %50eko gaikako bilketaren helburura iristeko. Azarotik indarrean dagoen hondakin bilketaren kontzesio berriaren xede azpimarragarriena da hori, hain zuzen.

Udalbatzak kontzesioaren baldintza-orria onar zezan, EH Bilduk aurkako botoa ez ematea behar zuen agintean dagoen EAJk. Koalizioa abstenitzeko prest agertu zen (“ezin genuen baiezkoa eman guretzat aurrerapauso txikia baizik ez delako”), baldintza-orriak hainbat helburu jasotzekotan; horietako bat, hondakin guztien %50 gaika biltzera iristea kontzesioa amaitzen den epean, hau da zortzi urte barrurako.

Helburua zaila izango da, EH Bilduko Arantza Gutierrezen esanetan, abiapuntua ez baita onena. Getxon ez dago bosgarren edukiontzirik, eta gaikako bilketa %20 ingurukoa da.

Kontzesio berriak aurrea egin zezan EH Bilduk ezarritako beste baldintza bat da 20.000 biztanleko eremu batean (guztira 80.000 inguru ditu hiriak) atez atekoa edo horren pareko bilketa selektibo sistema bat martxan jartzea, egitasmo pilotu gisara. Ez da zehaztu ez hiriaren zer eremutan ez zein epetan egin beharko den hori.     

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Bizkaian
Eguneraketa berriak daude