Emakumeak borrokan

Aterki laranjak zabalik

  • Abenduaren 15a. Urtebete aterkiak zabaldu genduazana. Urtebete laranja koloreko aterpea altxatu gendunetik. Urtebete gure eskuetatik indarrez eroan zindueana. Urtebete!

Deiene Bidaurreta Madrigal  |  Xabier Enbeita Ibarra
2015eko abenduaren 15a

Ordutik hona, beti ezagutu dogun moduan, astelehenero merkatua daukagu: ortuari, esneki, fruta, erropa,… eskualdeko eta kanpoko hainbat saltzaile, bakotxa beraren postuan, euri zein eguzki, hego haize zein ipar haize. Denboraren harea inoiz agortuko ez balitz legez.

Badagoz denboran izoztuta geratu jakuzan momentuak be. 1937ko apirilaren 26ko bazkaloste ikaragarria urtero gogoratzen dogu, isiltasunean, geldi. Zelan ahaztu merkatu egunean bota euskuezan gorroto bonbak, zelan ez gogoratu merkatu egunean isildu ebezan ametsak.

2014ko abenduaren 15 goizean be denboraren orratzak gelditu ziren. Zelan ahaztu merkatu egunean ertzainek astindu ebezan gorroto porrak, zelan ez gogoratu isiltzen ahalegindu ziran ilusioa. Zelan ahaztu alaba bahitu gura eutsien aita jipoituaren aurpegia, zelan ahaztu 37ko bonbaketatik bizirik urten eban amumaren beso apurtua.

Bakearen eta kulturaren hiria izendatu eben Gernika. Jone bahitu aurreko asteetan izendapen horren benetako irudia ikusi gendun. Injustizia eta astakeria haren aurrean, bakearen kontrako eraso haren aurrean aterpe laranja eraiki gendun ehundaka lagunek. Mendeku zaleen aurreko horma, porra luzagarrien kontrako aterki zabalduak.

Zenbat batzar, kartel eta kafe. Zenbat eztabaida eta adostasun. Zenbat lan eta ilusio. Zenbat Jone. 2014ko abenduaren 13 eta 14an Gernika-Lumon eraiki gendun  territorio librean askatu genduzan danak. Gazte ta heldu, bertoko ta bertako, sukaldari ta musikari, bertsolari ta mitinlari, arnas eta taupada. Poztekoa eta zoriontzekoa.

Eta guztion artean zeu, Jone. Urduri, baina beti bezain irribarretsu. Nekatuta, baina beti bezain gartsu. Aurreko asteetan bideo bidez agertu zinena, asteburuan ahizpa, guraso, lagun eta ezezagun artean agertu zinen. Galeanoren “un mar de fueguitos” poemako su bizia, ikusi orduko beste guztiok piztu genduan sua. Biba zu!

Orain Errigoitiko Marije zigortu gura dabe beste 35egaz batera, herriko tabernak lapurtu gura dauskuez…  epaiketa eta ebazpen politikoek etenik ez! Zalantza barik iazko gazte energia amatatzea ez dabe lortu. Gerrazaleen horma sendo dago.

Urtebete eroan zinduezana.  Urtebete Gernika-Lumoko aterpe laranja zabaldu genduana. Eta ez do gutxi. Ez daukagu ixteko asmorik. Behar daben Jone danantzako zabalik dago.

Larter arte Jone. Maite zaitugu.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Gernika  |  Jone Libre dinamika

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2019-05-26 | Anuntxi Arana
Berriago eta handiago

Ez da nobedadea, Homo omen sapiens-ak gero eta gehiago ustiatzen duen mundu hau gero eta txikiago zaigu. Lau egun jai eta Eskandinaviaraino!, zergarik gabeko kerosenoari esker. Bestela, toki jator exotikoak aukeratuko ditu euskaldun jatorrak bere oporretarako. Aldizkari honetan, martxoan, “turismoa solidario-jasangarria” aipatu zuen Pello Zubiriak, eta ametsa dela ulertu nuen, lau orriko hirusta. Esakune zelebre batez oroitzekoa: turismogintzaren funtsa dela beren etxean hobekiago... [+]


2019-05-26 | Karmelo Landa
Paradoxa bilbotarra

Politologo adituen esanetan, nazio batek ezin dezake berezko nortasunik finkatu, harik eta nazio horren hiriburu edo metropoliak nazio nortasun propioari tinko eusten dion arte.

Gai honen harira, irakurri berri dut Jon Maya dantzari eta koreografo ezagunari egindako elkarrizketa mamitsua Gara-n, eta beste gauza interesgarri askoren artean, zera dio Jon Mayak, hemengo kultur proiektuen gabeziaz: “Herri bat artikulatzeaz ari bagara, kultur proiektuak ere mahai gainean jarri behar... [+]


2019-05-26 | Be˝at Sarasola
Gure parpaila hautsiak

Posmodernitatearen seme-alabak omen gara, baina, halere, sarri izaten dugu iragana brotxa lodiz epaitu eta orainaldia ezein pasatako denbora baino moralki aurreratuagoa dela aldarrikatzeko tentazioa. Biolentzia matxista dela eta, esaterako, egungo estatistika eskandaluzkoak jartzen dizkigutelarik begien aurrean, berehala egin ohi dugu azpimarra: kontua da lehen ez zirela kontabilizatzen, besterik gabe onartzen zen biolentzia domestikoa zen.

XIX. mendeko idazle espainiar handienetakoa dugu... [+]


2019-05-26 | Imanol Alvarez
Homomonument

Holandako LGBT mugimenduak bultzaturik, 1987an inauguratu zen Amsterdamen Homomonument izeneko oroigarria, nahiagotasun sexualagatik jazarpena jasan duten gay-trans-lesbianen omenez. Naziek kontzentrazio-esparruetan ustezko homosexualak markatzeko erabiltzen zuten hiruki arrosa du oinarri. Hiruki arrosa da gaur ere mundu osoko LGBT mugimenduaren ikurretako bat, ortzadarraren ikurrina baino borrokalariagoa ere badena, nolabait esatearren.

Harrez geroztik, munduko beste hainbat lekutan eraiki... [+]


Garapen iraunkorrean hizkuntzak tokirik ez!

Euskal Herriko zenbait eragile Hizkuntza Aniztasuna Garapen Iraunkorrerako Helburu modura kontuan hartzea sustatzen ari gara


Izuaz eta babesaz

Askotarikoak izan dira azken asteotan Euskal Herriko zein Espainiako estatuko prentsan ikusi ditugun titularrak (susmagarriki, hauteskunde kanpainaren bezperetan): “Durangoko emakumeak askeago egingo dituen botoia”, “nola saihestu eraso matxistak klik batekin”, “mehatxatuak sentitzen diren emakumeentzako botoia”... Bai, Durangoko udalaren azken iragarpenaz ari gara: Izuaren aurkako botoia deitu diotenaz.


2019-05-23 | Hainbat egile*
"Pixka bat es mucho". Hori ote HABEren C1 maila?

Hil zorian dugu EGA. Erail egin dute. Hil kanpaia jo eta hiletara deitu dute herri osoa, herriko plazan gaizkilerik gaiztoena urkamendira eraman ohi duten gisan deabrutu, herritarrekin etsaitu eta erretzeko prestatzen ari dira, jakina baita otso hilak ez duela ausiki egiten.


2019-05-22 | Maddi Alvarez
"Zer nahi duzu, belarritik tiraka eramatea?"

Joan den astean, Donostiako Udalaren Hizkuntza Politikaren inguruko mahai-ingurua antolatu zuen Bagera elkarteak eta EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos, Partido Popular eta PSOE-PSEko ordezkariak izan ziren mahaian. Entzuleen galderen txanda iritsi zenean, Donostia Kulturak urtero antolatzen dituen ikastaroei buruz galdetu nion Udal Gobernuko Euskara Zinegotzia den Miren Azkarateri (EAJ). Paperean, ikastaro hauek euskaraz edo gaztelaniaz egiteko aukera eskaintzen badigute ere, praktikan,... [+]


(In)justizia sistema patriarkalaren aurrean, Nekane, guk sinisten dizugu!

Orain arteko bidea ez da erreza izan Nekane Txapartegirentzat. 18/98 sumarioaren epaiketaren harira, 2007an, torturapean egindako testigantzetan oinarrituz 11 urteko espetxe zigorrera kondenatua izan zen. Gauzak horrela, Euskal Herritik alde egitera behartuta ikusi zuen bere burua; halere, euro aginduaren eta estradizio eskaeraren ondorioz, 2016an atxilotua izan zen.


2019-05-21 | Koldo Urrutia
Euskeraren jatorriaren ikerle historikoak eta deskolonizazioa

Azken hamarkadan euskeraren jatorriaren ikerketan inoiz baino emaitza gehiago ematen ari direlakoan gaude: artikuluak, liburuak, eztabaidak… Adibidez, Pariseko unibertsitate batek Hector Iglesiasen Iruña-Veleiari buruzko liburua argitaratu du. Edo L’Harmattan argitaletxe famatuak Eñaut Etxamendi, Dominique eta Fina Davant eta Roger Courtoisen L´Origine de la lengua basque liburua plazaratu du. Argitaletxe horrek liburu bat argitaratzea tesi bat egitea... [+]


Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude