Ateak Irekiren aldeko kontzentrazioa debekatu du Espainiako Gobernuak

  • Ateak Ireki webgunearekin elkartasunez ostiralerako deitutako elkarretaratzea debekatu du Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Delegaritzak. Hala ere, kontzentrazioa egingo dutela iragarri dute hedabideko kideek.


2013ko azaroaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ateak Irekiren aldeko Iruñean egindako kontzentrazioa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

19:00etan Iruñeko Udaletxera joateko deia egin diete herritarrei, “adierazpen askatasuna defendatu eta Ateak Ireki-ren itxiera salatzeko”.

Ateak Irekiko kideek haien blogean diotenez, behar bezala eskatu dute baimena, data baino hamar egun lehenago. Aitzitik, Espainiako Delegaritzaren faxaren arazo tekniko bat medio, papera ez omen da iritsi, eta, beraz, baimena ukatu diete. Erabakiarekin ados ez daudenez, mobilizazioarekin aurrera jarraituko dute webguneko kazetariek.

Hainbat atxikimendu jaso ditu elkarretaratzeak: EA, Aralar, Sortu eta Izquierda-Ezkerra aldediena; ELA, LAB, Stee-Eilas, CGT eta ESK sindikatuetan eta hainbat hedabide eta kazetariena.

Audientzia Nazionalak hilaren 13an webgunea ixteko agindua eman zuenetik, informatzen jarraitu dute webguneko kazetariek. Bloga paratu dute martxan: ateakirekiaurrera. Baita twitter kontu bat ere: AteakAurrera.

 


Eguneraketa berriak daude