Ahotsa.info jaio da, Ateak Irekiren lekuan eta sendoago

  • Nafarroako eraldaketa sozialera bidean “herriari ahotsa” emango dion tresna izan nahi du proiektu komunikatibo berri honek. Espainiako Auzitegi Nazionalak Ateak Ireki webgunea itxi ondoren abiatu zuten “Ahotsa behar dugu” dinamika, eta horren ondorioz sortu da Ahotsa.info egitasmoa.

     

     

    Proiektua aurrera atera ahal izateko Crowfounding sistemaz baliatu dira eta herritarren borondatezko diru ekarpen txikiak izan dira Ahotsa.info-ren finantziazio iturri bakarra.

    Herri mugimenduan lanean ari diren pertsonek eta beste herri komunikazio proiektutako kideek osatu dute erredakzio taldea. Herrialde osoan kolaboratzaile sarea osatzeko asmoa dute gainera, eta gaurkotasuna izango da Ahotsa.inforen ardatza.

Hedabideak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.