Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak Ateak Irekiren itxiera salatu du

  • Hekimen Euskal Hedabideen elkarteak Ateak Ireki webgunearen itxiera salatu du prentsara igorritako ohar baten bidez. ARGIAk ere bat egiten du salaketarekin.


2013ko azaroaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ateak Ireki ixteko agindu zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak.

"Hekimenek informazio askatasunean sinesten du. Komunikabide bat ixteak askatasun horren aurka jotzen du bete-betean, komunikabideek horixe egiten dutelako, informazioa askatasunez zabaldu, hedatu eta gizarteratu", dio oharrak.

Ateak Irekiren kontrako erabaki judiziala "herritarrek informatuak izateko daukaten askatasunaren kontra doa", Hekimenek salatu duenez.

Asanblada proiektu berria sortzeko

Ateak Irekiko Miguel Angel Llamas Pituk  Info7 irratian adierazi duenez, ostegunean 19:00etan Iruñeko Zabaldin asanblada irekia egingo dute.

Bertan proiektu komunikatibo berri bat sortzeari ekingo diote, "eraso antidemokratiko honi aurre egiteko asmoa baitugu".

Daukaten arma bakarra adierazpen askatasuna dela adierazi dute.

Entzun osorik Info Zazpi irratiko elkarrizketa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ateak Ireki
2014-02-24 | ARGIA
Ahotsa.info jaio da, Ateak Irekiren lekuan eta sendoago

Nafarroako eraldaketa sozialera bidean “herriari ahotsa” emango dion tresna izan nahi du proiektu komunikatibo berri honek. Espainiako Auzitegi Nazionalak Ateak Ireki webgunea itxi ondoren abiatu zuten “Ahotsa behar dugu” dinamika, eta horren ondorioz... [+]


2014-02-20 | Ane Lusarreta
Ahotsa.info ostiralean aurkeztuko dute

Ahotsa.info herri komunikabide berria aurkeztuko dute bihar Iruñean. Nafarroan sortu nahi duten eraldaketa sozialera bidean “herriari ahotsa” emango dion tresna izan nahi du proiektu komunikatibo berri honek.


Ahotsa.info komunikazio proiektuak hartuko du Ateak Irekiren lekukoa Nafarroan

Ahotsa.info izanen da Nafarroako herri mugimenduei ahotsa emanen dien informazio-bozgorailu berria. Twitter kontuaren bidez eman dute ezagutzera Ateak Ireki eta Apurtu.org atarien oinordeko izanen dena.


2014-01-13 | Topatu.eus
Crowdfundinga Nafarroako herri mugimenduen informazio-bozgorailua eraikitzeko

Espainiako Auzitegi Nazionalak Ateak Ireki webgunea ixtea agindu zuenetik, Nafarroako herri mugimenduek komunikatzeko tresna propioak behar dituztela aldarrikatzen ari dira sarean ‘Ahotsa behar dugu’ dinamikaren bidez.


Eguneraketa berriak daude