Ateak Ireki eta beste hiru webgune ixteko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

ARGIA @argia
2013ko azaroak 13
Ateak Ireki webgunearen kaptura bat.

Ateak Irekiko kideek adierazi dutenez, Auzitegi Nazionalak autoa publiko egin du, non telekomunikazio alorrean aritzen diren hainbat enpresari eskatzen zaien Ateak Ireki-ri sarbidea ukatzeko, baita sare sozialetan dauzkaten kontuak eta beren webgunea ixteko ere. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epailearen agindua da.

Erabaki hau ez da behin betikoa eta errekurtsoa aurkez dezakete. Hala ere, hedabide herrikoieko kideek adierazi dute ez dakitela ea datozen ordu eta egunetan webgunea eta sare sozialetan dauzkaten kontuak eskuragarri izango diren. Ondorengo mezua bidali dute eskerrak emanez.

 

Etengabe webgunean oharra

Etengabe webgunean ere oharra argitaratu dute. Bertan diote ARGIAko albiste honen bitartez jakin dutela epailearen erabakiaren berri eta webgunea "2012ko maiatzetik hona itxita" dagoela. Hala ere, informazioa sarean mantentzea erabaki zutela kontsultagarri egon zedin. Ondorio gisa, itxiera honela interpretatzen dute: "Gustuko ez duen gaien inguruan informazioa eman dezakeen edozeinen kontra jo dezakete. Zure kontra ere bai. Helburua informazioa isiltzea eta gertatutakoa izkutatzea da".

Aurrekariak

Nafarroan Apurtu.org webgunearen itxieraren ostean sortu zuten Ateak Ireki, 2011n. Nafarroako 40 kazetari baino gehiagok adierazpen askatasunaren aldeko manifestua sinatu zuten. Komunikabideen aurkako erasorik gabeko eta inongo mehatxurik gabeko eszenatoki bat eskatu zuten, “guztiok askatasunez lan egin eta iritzia eman ahal izatea bermatuko duen eszenatoki bat”.

Babes mezuak

Sarean #AteakIrekiAurrera etiketa erabiltzen ari dira Nafarroako webguneari babes eman asmoz.

 

Aurkako mezurik ere izan da. Tartean Guillermo Chaverri UPNko kidea.

Ateak Irekik argitaratutako zenbait bideo

Webgune nafarrak ehunka milaka bisita izan dituzten hainbat bideo zintzilikatu ditu sarean. Horien artean azpiko hauek.

Villabesako entzierroaren aurkako karga poliziala.

Polizia eta Sabino Cuadra diputatuaren arteko istiluak.

2013ko txupinazoan ikurrina zeramatenen aurkako karga.

Edo Luis Goñiren atxiloketako hau.


Ateak Ireki kanaletik interesatuko zaizu...
2014-02-25
Ahotsa.info, adierazpen askatasunaren aldeko keinua
MULTIMEDIA - erreportajea

Ahotsa.info webgunea jaio da. Euskal Herrian adierazpen askatasunaren kontrako erasoak hamaika izan badira ere, auzolanean eta herritarren babesarekin, herri hedabideek lanean jarraitzen dute.


2014-02-24 | ARGIA
Ahotsa.info jaio da, Ateak Irekiren lekuan eta sendoago

Nafarroako eraldaketa sozialera bidean “herriari ahotsa” emango dion tresna izan nahi du proiektu komunikatibo berri honek. Espainiako Auzitegi Nazionalak Ateak Ireki webgunea itxi ondoren abiatu zuten “Ahotsa behar dugu” dinamika, eta horren ondorioz sortu da Ahotsa.info egitasmoa.

 

 

Proiektua aurrera atera ahal izateko Crowfounding sistemaz baliatu dira eta herritarren borondatezko diru ekarpen txikiak izan dira Ahotsa.info-ren finantziazio... [+]


2014-02-20 | Ane Lusarreta
Ahotsa.info ostiralean aurkeztuko dute

Ahotsa.info herri komunikabide berria aurkeztuko dute bihar Iruñean. Nafarroan sortu nahi duten eraldaketa sozialera bidean “herriari ahotsa” emango dion tresna izan nahi du proiektu komunikatibo berri honek.


Ahotsa.info komunikazio proiektuak hartuko du Ateak Irekiren lekukoa Nafarroan

Ahotsa.info izanen da Nafarroako herri mugimenduei ahotsa emanen dien informazio-bozgorailu berria. Twitter kontuaren bidez eman dute ezagutzera Ateak Ireki eta Apurtu.org atarien oinordeko izanen dena.


2014-01-13 | Topatu.eus
Crowdfundinga Nafarroako herri mugimenduen informazio-bozgorailua eraikitzeko

Espainiako Auzitegi Nazionalak Ateak Ireki webgunea ixtea agindu zuenetik, Nafarroako herri mugimenduek komunikatzeko tresna propioak behar dituztela aldarrikatzen ari dira sarean ‘Ahotsa behar dugu’ dinamikaren bidez.


Nafarroan herri hedabide baten beharra aldarrikatzen ari dira

Nafarroan "ahotsa" behar dutela aldarrikatzen ari dira egunotan Ahotsa Behar Dugu Twitter kontutik. Ateak Irekiren itxieraren ostean, herri hedabide baten aldeko aldarrikapena da.


2013-12-29 | Lander Arbelaitz
Apurtu.org inpunitate osoz itxi zuten, Ateak Ireki bezala?

Apurtu.org atari digitala itxi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak 2011ko urtarrilean. Lau pertsona espetxeratu zituen, eta horietako bat (Miguel Angel Llamas Pitu) 18 hilabetez izan zuten kartzelan. Askatasunaren propagandarako tresna izatea egotzi zioten. Orain, sumarioa artxibatu dute.  Lau inputatuen aurkako karguak erretiratu egin dituzte.


2013-11-24 | Lander Arbelaitz
Beste hedabide bat itxi digute

Ateak Ireki komunikabidea ixtea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak Herrira mugimenduaren parte dela argudiatuta. Nahiz eta epaia irmoa ez izan, hiru orriko txostena nahikoa izan du Eloy Velasco epaileak hedabide bati hitza kentzeko. Adierazpen askatasunaren aurkako eraso gisa ikusten dute. Haserrea eragin du Euskal Herriko sektore zabal batean.


2013-11-22
Zergatik itxi dute Ateak Ireki?
MULTIMEDIA - erreportajea

Ateak Ireki euskal komunikabidea itxi egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak adierazpen askatasunaren aurkako eraso berri batean. Bideo honetan azaltzen da zer zen Ateak Ireki eta zergatik itxi egin duten. 

Egilea: Ateak Ireki


Ateak Irekiren aldeko kontzentrazioa debekatu du Espainiako Gobernuak

Ateak Ireki webgunearekin elkartasunez ostiralerako deitutako elkarretaratzea debekatu du Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Delegaritzak. Hala ere, kontzentrazioa egingo dutela iragarri dute hedabideko kideek.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude