Asturiasko Parlamentuan galizieraz hitz egiten ari zen parlamentari bat gazteleraz egitera behartu dute

  • Asturiasko zonalde batean galiziera hitz egiten da. Hango parlamentari bat galizieraz, bere hizkuntzan, ari zela VOXeko kide baten kexagatik mintzaldia gazteleraz egitera behartu dute.

Asturiasko Parlamentua

2019ko azaroaren 29an - 12:35
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Álvaro Queipo, PPko parlamentaria Asturiasko Legebiltzarrean, bere mintzaldia egiten ari zen, Asturiasko eremu batzuetan erabiltzen den galiziera hizkuntzan. Hizketan ari zela, Ignacio Blanco VOXeko parlamentaria altxatu da eta “ez zuela ezer ulertzen” adierazi du. Momentu horretan, parlamentuko presidente Marcelino Marcosek (PSOE) “denek ulertzeko moduko hizkuntzan” hitz egitera behartu du.

Sermos Galiza hedabideak jakinarazi du eztabaidak jarraitu duela. Unidas Podemoseko, IUko eta PSOEko parlamentariek babesa erakutsi diote alderdi popularreko kideari. Asturiasen 40.000 lagun inguru dira hizkuntza hori hitz egiten dutenak, eta hainbat eskualdetan hedatua dago.

Hona hizkuntza aldatzera behartu duten unea:


Hizkuntza gutxituak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...