Azken bost urteetako lanaren balantzea egin du Harrerak; espetxetik edo erbestetik itzultzen direnei laguntza ematen die elkarteak. Presoa espetxetik atera aurretik saiatzen da Harrera diagnosi bat egiten, eta kaleratzen denean zer topatuko duen, eta zer laguntza behar izango duen jakiten.
"Askatasuna gauza handia da, baina batzuetan ez da kontu erraza izaten". Iosu Diaz de Heredia preso ohi gasteiztarrak zinta batean laburbildu du espetxean edo erbestean urte luze pasatu duten pertsonek herrira itzultzean zer sentitzen duten. "Zaila da jendeak ulertzea kaleratzen zaituztenean zer gertatzen den; jendeak uste du dena ondo dagoela, pozik egon behar zarela, baina espetxe osteko garaia latza da". Hala dio Gotzone Lopez de Luzuriagak; aguraindarra preso egon zen ia 25 urtez, eta tarte horretan, kartzelan zegoela, minbizia atzeman zioten. 2013an askatu zuten Lopez de Luzuriaga, baina ez gaixotasun larria zuelako, Parot doktrina bertan behera utzi zutelako baizik.
Haren esanetan, espetxearen osteko egoera ezezaguna da: "Espetxean gertatzen denaz oso ohituta gaude hitz egitera, baina ateratzen zarenean etxe osoa eraiki behar duzu, ez da erraza, ez da polita". Are gutxiago ingurukoak faltan baldin badituzu edo laguntzeko aukera ez badute.
Kaleratzen ari ziren lagunek zituzten arazoak gero eta larriagoak zirela ikusita, 2012. urtean sortu zuten Harrera elkartea, helburu oso zehatzarekin: "Euskal gizon eta emakumeei espetxetik edo erbestetik itzultzean, ahalik eta laguntza handiena ematea jendarteari egokitzeko, eta haien bizitza berria duintasunez eraikitzeko".
Presoa espetxetik atera aurretik saiatzen da Harrera diagnosi bat egiten, eta kaleratzen denean zer topatuko duen, eta zer laguntza behar izango duen jakiten.
Agurtzane Izarza preso ohi eta Harrera elkarteko kideak azaldu duenez, gauza premiazkoenak lotzen hasten dira: "Presoa erroldatu, NANa atera, osasun txartela egin, Lanbiden alta eman. Gero, pertsona horrekin egoten gara, eta saiatzen gara irtenbide bat ematen, arlo ekonomikoan". Egun, preso ohi guztiek eskubidea dute espetxetik atera ondorengo diru-laguntza kobratzeko –Espainiako Gobernuak 2014. urtean ukatu zien ETAko presoei, baina atzera bota zuen Auzitegi Konstituzionalak–. Edozein modutan, Harrerak bostehun euroko laguntza eskaintzen die, ibiltzen hasteko. "Barruan egon zarenean lagunak eta familia izan dira zure sostengu ekonomikoa, eta ateratzen zarenean berriro eskatzen egon beharra ez da erosoa; zuk zure independentzia berreskuratu nahi duzu", azaldu du Lopez de Luzuriagak.
Arlo ekonomikoan ere lana bilatzeko traba ugari izaten dituzte espetxetik edo erbestetik itzultzen diren lagunak. Asko eta asko 40 urte pasatu dituzte kartzelan edo erbestean, eta gabezi handiak dituzte lana aurkitzeko: prestakuntza gutxi dute, gidabaimena iraungita, ordenagailuak eta sakelako telefonoak erabiltzeko arazoak dituzte, edo ez dakite curriculuma egiten.
Albiste hau Arabako Alean argitaratu dute eta Estitxu U. Lopez de Arkautek egin du. ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia erabilita. Erreportajea Alearen 111. zenbakian irakur daiteke osorik.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]