Ziordiako kasuak bertziklapenaren negozioari buruzko eztabaida hauspotu du

  • Nafarroako Ziordia komunikabide askotan agertu da astelehenaz geroztik. Gurelur taldeak Ekotrade enpresa pabiloi zahar batean Gipuzkoan eta ziurrenik EAE osoan batutako berrerabiltzeko arropa isurtzen dabilela salatu zuenetik. Pabiloia, N-1 errepideko 392. kilometroan, 2013tik hutsik dago, konposta egiten zuen enpresa batena izandakoa da, ordea.

Argazkia: Gurelur.

2020ko martxoaren 06an - 11:16

Toño Munilla Gurelurreko bozeramaleak gertaera gaitzetsi du, jendearen "sentsibilitate ekologikoarekin" jolasean dabiltzala argudiatuta. Salatu du jendeak borondate onez ematen duen arropa "legez kanpo" bota dutela, eta horren kontura negozioa egiten ari direla, "mafia italiarren" antzera.

Joan den urteko irailetik zuten susmoa Ziordiako herritarrek pabiloi horretan arropa pilatzen zebiltzala, kamioien joan-etorriak ikusi baitzituzten. Udal bilkurara ere heldu zen kontua, eta Nafarroako Foruzaingoari abisua pasatu zioten. Azaroaren 14an arropa zeraman Ekotradeko kamioi bat gelditu zuen Poliziak. Enpresak "logistika arazo bat" argudiatu zuen.

Oraingoan, Gurelur taldekoak izan dira isurketa salatu dutenak. Taldeko kide batek kamioi bat ikusi zuen herriko pabiloian eta hari jarraituta Ekotradeko egoitzara heldu ziren, Astigarragara.

Ekotradek, bere aldetik, arropen berziklapeneko zerbitzurik eskaintzen ez duela adierazi du, eta Gurelurrek salatutako gertaera garraio enpresetako baten "akatsa" izan zela. Argia enpresarekin harremanetan jarri da, baina ez du beste adierazpenik eman nahi izan, kasua abokatuen esku utzi baitu. Gurelurrek adierazpen horiek ezeztatu ditu, dagoen arropa kantitatea ez dela behin egindako isurketa baten ondorio, "kantitateak erakusten du aspaldi botatako arropa dagoela" ondorioztatu dute.

Arropa hori nondik datorren ez dute argitu Ekotradek edo Gurelurrek. ARGIAk hitz egin du Gipuzkoan berrerabiltzeko arropa gehien jasotzen duen enpresarekin, Kooperarekin, eta Ekotraderekin ez dutela inongo harremanik argitu dute.

Parez pare

Datorren astelehenean, martxoaren 9an deitu ditu Ekotradek Gurelurreko kideak Astigarragara, enpresaren instalazioak ezagutu eta lana nola egiten duten ikusi dezaten. Gurelurrek eta Ziordiako Udalak pabiloia garbitzean jarri dute lehentasuna, eta hori eskatu diote enpresa eta Nafarroako administrazioari. "Ekotradek egin dezakeen zentzudunena akatsa onartzea da, garrantzitsuena hau konpontzea baita", dio Toño Munilla Gurelurreko bozeramaleak.

Arropa bertatik kendu eta pabiloia zarratzea eskatu du Gurelurrek, teilatua erortzeko arriskuan baitago. Inguruetako jendea arropa bila joan dela adierazi dute, eta "ezbeharren bat gerta daiteke".

Gizarte presioa

Gurelur pozik azaldu da hedabideetatik zein gizartetik gaiari ematen ari zaion erantzunagatik. "Gizarte presioa dagoenean hasten dira mugitzen administrazioak", dio Munillak. Adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak azalpenak eskatu ditu egunotan. Ingurumen departamenduak Gipukoako mankomunitateei informazioa eskatu die, "ehunen gaikako bilketaren enpresa esleipenduna eta bildutakoaren xedea zein den" jakiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude