Arrazakeriari aurre egiteko eskola tailerrei laguntza kendu die Gasteizko Udalak

  • Eldiario.es egunkariaren arabera, Udalak ekintza hori ez du beharrezko ikusten “Gasteizen ez dagoelako arrazakeriarik”.


2015eko martxoaren 4an - 11:06
Azken eguneraketa: 13:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Argituz giza eskubideen aldeko elkarteak eta immigrazioaren inguruko gaiak lantzen dituen Norabide zentroak eskola tailerrak antolatu dituzte Gasteizen arrazakeriari eta xenofobiari aurre egiteko. Lehen fasea –helduentzat gizarte etxeetan egindakoa– jadanik bukatuta dago eta orain bigarren faseari ekin behar zioten, ikastetxeetarako egokitutako edukiekin.

Gasteizko Udalak bat-batean finantzazioa kendu die eskola tailer horiei, Eldiario.es egunkariak argitaratu duenez. Argituz elkarteak izena emanda zeuden ikastetxeei ohar bidez azaldu die “erabaki politikoa” izan dela eta ez dagoela batere ados hartutako neurriarekin.

Eldiario.es-en iturrien arabera Udalak erabaki hori hartu du ez duelako beharrezko ikusten halako ekintzarik hirian: “Gasteizen ez dago arrazakeriarik”, argudiatu omen du.

Argituzek azaldu du prest dagoela eskola tailerrekin segitzeko nahiz eta finantzazio faltak eragina izango duen hedapenean, ahalik eta ikastetxe gehienetara iristea baitzen hasierako helburua.


Arrazakeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.