Igande honetan izango da martxa, 'Pasa' lelopean, eta Trintxerpetik irtengo da 11:30ean. Mugetan egiten dituzten kontrol arrazistetan jarriko dute aurten gakoa.
Datorren igandean, hilak 20, XXV.enez egingo dute Arrazismoaren Aurkako Martxan Pasaia eta Donostia artean. Migrazio mugimenduak hain presente dauden honetan, mugetan jarri dute arreta antolatzaileek, eta horietan egiten dituzten kontrol selektibo eta arrazistak kritikatuko dituzte: “Paperik ez duten eta mugak zeharkatu nahian bizitza jokoan jartzen duten migratzaileek bizi duten babesgabetasun egoera salatu nahi dugu, eta horretarako, garrantzitsua da herritarrak mobilizatzea”.
Aurkezpena Irun eta Hendaia lotzen dituen Etorbidearen zubian egin dute, urtero urtero ehunka lagunek zeharkatzen duten mugan. Hain zuzen, prentsaurrekoa ematen ari ziren bitartean, bi beltz geratu dituzte jendarmeek alboko zubian, Santiago zubian, ohiko kontrolean. Etorbidearen zubia, berriz, hesituta dago Hendaia aldera ez pasatzeko.
Muga eta hesiekin kontrastatuz Pasa izan da aurtengo ekitaldirako aukeratutako leloa: “Mugak pasa, pasa edo ez pasa, pasatzen ari dena, ekintzetara pasa” eta antzeko aldarriak egin dituzte hitz-jokoarekin. Igandean izango da martxa Trintxerpetik abiatuta, 11:30ean, eta ekitaldiarekin bat egin dute 57 erakundek, hala nola, SOS Arrazakeria, Medicus Mundi, EAEko GKE Koordinakundea eta beste hainbat elkarte, Irungo Harrera Sarea kasu.
Prentsaurrekoan hitza hartu dute Agustin Unzurrunzaga (SOS Arrazakeria) Paty Ortiz Zarate (Medicus Mundi), Haizea Bernas (Medicus Mundi), Jon Aranguren (Irungo Harrera Sarea) eta Evon Etxeberria eta Sandra Fernandez (IES Usandizaga).
Europako Batasuneko mugetan ehunka lagun hil eta desagertzen direla gogorarazi dute antolatzaileek, batik bat Atlantikoan (Afrika mendebaldea eta Kanaria Uharteak, 4.000tik gora hildako) eta Mediterraneo erdialde (Italia-Malta, 1.315 hildako), mendebalde (Espainia, 324 hildako) zein ekialdean (Grezia, 41 hildako). Europako Batasunaren barruko mugetan ere hildakoak izaten direla gaineratu dute, Bidasoa eta Mantxako kanalean, esaterako. Halaber, egoera aldatuko den zantzurik ez dute ikusten munduaren egungo errealitateari begiratuta. Ondorioz, “bidaia arriskutsuak egitera eta bizitza arriskuan jartzera” bultzatzen dituen egoerak “hazi” egingo direla iragarri dute.
Ekintzara pasatzeko unea dela azaldu dute, eta Afrika nahiz Asiatik datozen migratzaileei bide legalak erraztu nahiz bisak emateko politika eraginkorragoak egin behar direla esan dute. Horrez gain, errefuxiatuen berkokatzeak azkartu, eta nazioarteko babesa behar dutenei hura benetan bermatzea herrialde batera iristean: “Lehen planoan jarri behar da migratzaileen zaurgarritasuna eta behar diren laguntzak eman”. Bestalde, Maroko, Libia eta Turkiarekin, besteak beste, sinatutako akordioak (migrazioari eustera bideratutakoak) aipamena egin diete, “gaitasun handia ematen dietelako herrialde horiei migrazioa xantaia moduan erabiltzeko.
“Harrera berbera”
Arangurenek Irun eta Hendaia arteko mugaren egoeraren berri eman du: “Kontrol arrazistak egiten dituzte segurtasun nazionala bermatzearen izenean”. Horrek dagoeneko nahikoa sufritu duten migratzaileen sufrimendua areagotzen duela esan du: “Azkenean, denek lortzen dute muga igarotzea. Ez dute pasatzea oztopatu nahi, baizik eta presioa eragitea”.
Irungo Harrera Sareko boluntarioak Ukrainako errefuxiatuei egiten zaien harrera berbera eskatu dute beste migratzaileentzat ere, “posible da”. Hendaiako geltokian izandako gertaera baten berri eman du hausnarketa gisa: “Hendaiako geltokian Ukrainako familia bati harrera egin zioten, baita polizia ere. Une berean topoan pertsona beltz batzuk iritsi ziren, eta etorri ziren bezala bidali zituen poliziak”.
Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.
Irailaren 21eko goizaldean, herritar bat labankadaz hil zuten Bilboko Solokoetxen. Hurrengo egunetan luze jorratu zuen gertaera El Correo egunkariak. “Matxetez” egindako borroka baten ondorio izan zen heriotza aurrenik; labankada bakar baten ondorio gero. Bi talderen... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Europan eta munduan arrazakeria gora doa, eta Euskal Herria ez dago joera horretatik salbu. Egun, herritarrak eta jendarteak eskuin muturraren baloreak bere egiteko bide nagusietakoa da arrazakeria. Arazoaren larritasunari tamaina hartzen saiatu gara, eta aztertu ditugu zenbait... [+]
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.
Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]