Jardunaldi honek Arrantza eta Itsas ekosistemen kudeaketariko hausnarketa eta proposamenak eztabaidatu eta partekatzea du helburu. Jardunaldiak irekiak dira eta herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditugu.
Ondarroa 12 milia elkartea arrantza-jarduera jasangarria izan dadin arrantza-politika aldatzeko eskatzen ari da azken urteetan. Gure ustez, arrantzak etorkizuna izan dezan ezinbestekoa da arrantzatzen diren arrainen populazioen biomasak iraunkortzea ez ezik, horiek bizi diren itsas ekosistemak zaintzea.
Horretarako, arrantza-politika aldatu behar da. Gure arrantza-guneetan hainbat arrain mota berreskuratzeko arrantzatik babestutako eremuak sortu behar dira, eta gainerako eremuan arrantza iraunkorra eta jasangarria suspertu behar da. Lehorretik 12 milia tartean arrantza-tresna artisauak bakarrik baimendu behar direla uste dugu, arte depredatzaile industrialak 12 milatik itsaso barrura eramanaz.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu txosten zientifikoetan oinarrituz arrantza politika berri bat defenda dezala eta horretarako Madrildik eskumenak bereganatu ditzala. Gure ustez arrantza-politika berria behar beharrezkoa da, norabide argia eta neurri zehatzak behar ditugu. Konpromisoak hartzeko garaia heldu da.
Jardunaldi honek Arrantza eta Itsas ekosistemen kudeaketariko hausnarketa eta proposamenak eztabaidatu eta partekatzea du helburu. Jardunaldiak irekiak dira eta herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditugu.
KUDEAKETA EREDU BERRIA: ARRANTZA JASANGARRIAREN BIDEAN
09:00 – 09:30 Nagore Zaldua-Mendizabal (Ondarroa 12 milia)
Ongietorria eta Ondarroa 12 miliaren aurkezpena
09:30 – 10:00 Leandro Azue Mujika (Arrantza eta Akuikultura Zuzendaria)
Arrantza baliabideen jasangarritasuna, bioaniztasuna eta ingurumena eta itsas eremuen planifikazioa.
10:00 – 10:30 Ibon Galparsoro (Itsas ingurumen eta kostaldearen kudeaketa-AZTI)
Itsas kontserbazio eta kudeaketarako oinarrizko ezagutza.
10:30 – 11:00 Eneko Aierbe (Ekologistak Martxaneko arrantza arduraduna)
Europar arrantza politikaren erronka eta helburu berriak, itsas kontserbazioaren ikuspuntutik.
11:00 – 11:30 Kafea eta etenaldia
11:30-12:00 Javier López (Atlantiko Ipar-ekialdeko arrantza jasangarri arduraduna. Oceana)
Itsas erreserben garapena. Biomasa berreskuratzearen garrantzia
12:00 – 12:30 Pep Coll (Balear irletako, itsas erreserbetako zientzilaria. Tragsa)
Esperientzia arrakastatsu baten historia.
12:30 – 14:30 Debatea (parte-hartzaile guztiekin)
Ziburuko Azokaren kari, Azokaroan aurkezturiko Gizatasun arrantzale (Euskaltzaleen Biltzarra) liburua esku artean hartuta, itsasoan –apez bezainbat arrantzale gisa– eramandako biziaz aritzea zuen xede kazetariak. Baina Maiatz argitaletxeak plazaratu berri duen Atxik... [+]
Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.
Arrantza handi eta industriala defizitarioagoa da sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki arrantza txikiaren alboan; arrantza txikiak baino dirulaguntza publiko dezente gehiago jasotzen ditu; eta are, soilik laguntza horiei esker bizirauten du. Horixe erakutsi du Frantziako... [+]
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
Getarian (Gipuzkoa) itsasoratu berri dute Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera duten bi kaiola jarri dituzte, eta itsasoko baldintzetara ongi egokitzen badira, aurtengo udan 50 hegalabur (atun gorri gisa ere ezaguna,... [+]
2023an ezagutu genuen Solway Investment Group multinazional suitzar-errusiarraren boterea noraino iristen den. Guatemalan duen Fenix meategiaren gehiegikeriak agerian uzten zituen ikerketa baten berri eman zigun Prensa Comunitariako kazetari batek, eta elkarrizketa hori [+]
Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]
Gipuzkoako Getariako kostatik 3,7 itsas-miliatara (6,6 kilometrora) jartzear dira Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera dute bi kaiolek. Bertako itsas baldintzetara ongi egokitzen badira, 2025eko udan 50 hegalabur edo... [+]
Sardina bat... bi sardina... topatu ziren...
Atlantikoan, Mediterraneoan, Indikoan, Pazifikoan… Gauez bada, 25-55 metroko sakoneran; egunez sakonago, 100 metrorainokoan, harrapariengandik babesteko.
Txikitan kaian arrantzatu ohi genituen ‘pantxito’ gehienak ziurrenik bisiguak izango ziren, baina nekez ikusten genituen bisigu handiak. Izatekotan, jatetxe ezagunetan izango zen, arraindegietako bisigu gehienak kanpotik ekarriak ziren bitartean. Egun, kostaldeko... [+]
Manuela Jauregi arrantzalea da eta duela 25 urtetik hona, bere senarrarekin batera olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen aritzen da Getarian, Manuela itsasontzian. Mattin Jauregirekin mintzatu da ontzi barrutik, eta azken urteetan sumatu dituen aldaketak azaldu ditu.
Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira.