Aroztegiko proiektuaren aurkako kanpaldia mugagabe bilakatu dute

  • Larunbatean hasitako kanpaldia jasotzen ari den babes handiagatik hartu dute erabakia. Astelehen goizean makinak agertu dira baina ezin izan dute lanik egin. Eguerdian Guardia Zibila azaldu da, baina protestan zeudenak grabatu ostean alde egin dute poliziek.


2021eko apirilaren 19an - 15:23
Guardia Zibila astelehen eguerdian azaldu da berriz ere kanpaldian. Irudia: ahotsa.info.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Indartsu gaude, kristoren babesa dago hemen inguruan. Hortaz, erabaki dugu kanpaldia mugagabea bilakatzea”, azaldu dio Ahotsak hedabideari kanpaldiko partaideetako batek. Eragile sozial eta politikoei zein norbanakoei kanpaldira hurbiltzeko deia egin die ere, orain arte babesa adierazi dieten guztiei eskerrak ematearekin batera.

Goizean makinak, eguerdian Guardia Zibila

Goizeko lehen orduan makinak agertu dira Aroztegiko proiektuaren lanak egiteko asmoz, baina kanpaldian dauden pertsonek adierazi dutenaren arabera, lanak hasi ere ez dituzte egin protesten ondorioz. Eguerdian Guardia Zibila hurbildu da kanpaldira. Proiektuaren aurkako ekintzaileek eserialdia egin dute elkarren artean lotuta, eta polizietako batek irudiak hartu ostean alde egin dute. Informazio hau argitaratzeko orduan egoera lasai dago. Ahotsa.info jarraipena egiten ari zaio protestari.

Aroztegiko proiektuak hotela, golf zelaia eta 225 luxuzko etxebizitza aurreikusten ditu 350 biztanle inguru dituen Nafarroako Baztango Lekarozko herrian. Ezagutu zen unetik aurkakotasun asko piztu ditu egitasmoak.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

2025eko maiatzaren 21
Aroztegia III

2025eko maiatzaren 20
Aroztegiako epaiketaren kronika (bigarren eguna)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

2025eko maiatzaren 19
Aroztegiako epaiketaren kronika (lehenbiziko eguna)
Akusazioek izen bat nabarmendu dute lehen saioan: Garbiñe Elizegi

Eguneraketa berriak daude