Arkaitzerrekako isuriagatik isuna jarri dio GHK-k erraustegia kudeatzen duen enpresari

  • 45.000 euroko isuna jarri dio Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) Zubietako erraustegia kudeatzen ari den Ekondakin enpresari, maiatza hasieran Arkaitzerrekan izan zen isuriagatik. Erraustegitik izandako isuri hark ehunka arrain hil zituen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko uztailaren 30an - 12:11

Maiatzaren 7an Zubietako erraustegitik Arkaitzerrekara isuritarako amoniakoak ehunka arrain hil zituen. Bertako bizilagunei esker eman zen jazotakoa ezagutzera. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) hasiera batean ukatu egin zuen erraustegiak zerikusirik zuenik isuri horretan; gerora izan ziren ebidentzien aurrean, erraustegiko gunetik amoniako isuria izan zela onartu behar izan zuen.

Baina gerora, erantzukizuna erraustegia kudeatzen duen enpresari egotzi zion GHK-k. Gai honi buruz EHBilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietan interpelatu zuen Kontsortzioko lehendakari eta foru ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensio. Agerraldi hartan, "gertaera puntual" baten gisara definitu zuen Asensiok, maiatza hasieran Arkaitzerrekan gertaturikoa. Larritzat jo eta erantzukizuna enpresa kudeatzaileari egotzi zion.

3 arau hauste administratibo (bi arin eta larri bat) egin zituela adierazi zuen. Urrats berri bat eman du orain Kontsortzioak; 45.000 euroko isuna jarri dio Ekondakin enpresari; 25.000 euroko isuna amoniako isuriaren berri ez emateagatik. Arau hauste larritzat jotzen du GHK-k. 10.000 euroko isuna kubetaren diseinuaren aldaketaren berri ez emateagatik; beste 10.000 euroko isuna pH metroa matxuratuta zegoela ez egiaztatzeagatik. Azken bi hauek arau hauste arintzat jotzen ditu Kontsortzioak. 

Bide judiziala

GHK-k gaur egin duen asanbladan erabaki du isunok jartzea. Horrez gain, gogoan izan, Anerreka Ingurumen Elkarteak, Zubieta Lantzenek eta Eguzkik salaketa aurkeztu zuten Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzan. Fiskaltzak Arkaitzerrekako isurketa "ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat dela uste du" eta "egin dituen ikerketa-diligentziak Donostiako 5. Instrukzio Epaitegira bidali ditu, berau baita kasuaren ardura duena". Ingurumenaren aurkako deliturik egon den erabaki beharko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude