Arkaitzerreka garbi iristen da erraustegira, baina kutsatuta irteten da hirugarren egunez

  • Hainbat bideotan bildu du ARGIAk erreka garbi iristen dela erraustegira eta ondoren zikina eta okre kolorearekin irteten dela. Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat eguerdirako protesta deitu du.


2022ko uztailaren 15ean - 12:10
Arkaitzerrekak erraustegitik igaro ostean ur zikina darama. Botilan ikus daiteke errekako urak duen kolorea. (Argazkia: ARGIA)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

ARGIAk eman zuen isuriketaren berri eta ordutik Arkaitzerreka erraustegitik pasa ondoren zikin jeisten da. Ondorengo bideoetan ikusi daitekeenez, erreka garbia iristen da erraustegira.

 

 

Erraustegitik pasa ondoren ordea, zikina irtetzen da, aparrarekin eta okre kolorearekin.

 

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) atzo argitaratutako bi lerroko adierazpenean esan zuenez, ukatu egiten dute haiek isuriketarik egin izana. Baina, ez du gezurtatzen bere instalazioetatik datorrenik filtrazio baten forman. 

Errausketaren Aurkako Mugimenduak deialdia egin du larunbatean egongo duten elkarretaratzera gerturatzeko. Zubietako plazan izango da 12:00etan.


Gipuzkoako erraustegia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.