Arkaitz Bellon elorriotarrari egin dizkioten bi autopsien behin behineko emaitzek diotenez, presoa bat-batean hil zen, arrazoi naturalek eraginda. Cadizko Institutuko forentseek konfiantzazko medikuekin egin dituzte autopsiak. Txostenaren behin betiko emaitzak zenbait egunen buruan ezagutuko dira.
Bellonen gorpua gaur arratsaldean atera liteke Euskal Herrirantz.
Arkaitz Bellon euskal presoa hilik azaldu zen asteazkenean Cadizeko (Espainia) Puerto I espetxeko ziegan. Ostegunean egin zuten gorpuaren lehen azterketa forentsea. Konfiantzazko medikurik gabe egin dute eta familiak bigarren azterketa egiteko eskatu du. Gaur ari dira egiten eta horren emaitzak eskuan izan arte ez dira gorpuaren egoerari buruzko datuak publiko egingo. Gaur bertan gera liteke gorpua familiaren esku.
Elorrioko 36 urteko presoa 13 urteko zigorraren azken hilabeteak betetzen ari zen. Maiatzean zuen ezarria kalera ateratzeko data. 2003ko uztailean atxilotu zuen Guardia Zibilak Donostiako Aste Nagusian bi autobus erretzea eta Ertzaintzari eraso egitea egotzita. 23 urtekin sartu zen kartzelan.
Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ohar baten bitartez jakinarazi du bazkariaren ostean topatu dutela ohean funtzionarioek, inongo indarkeria zantzurik gabe. Momentuz, heriotza naturala lehen hipotesitzat jo du espetxe zuzendaritzak, oharrean Bellonek gaixotasunik ez zuela aitortu badute ere. Etxeratek baieztatu du mediku forentsea kartzelan dagoela, lehen txostena egiteko.
Espetxean hirutan jipoitua
Bellonek hiru aldiz salatu du espetxezainek jipoitu izan dutela. Aurrena, 2008an, Algeciraseko espetxean. Bigarrena, 2010ean Puerto III espetxean zela, eta azkena, hilik topatu duten kartzelan bertan iazko martxoan.
Etxerat elkarteak salatu du kasu honen larritasuna "Arkaitz Bellon herritik 1.000 kilometrora sakabanatua baitzegoen". Bellonen familiak berak ere sakabanaketaren ondorioak gertutik ezagutu ditu 2008an, Herrera de la Mancha espetxerako bidean bisitan zihoazela, bere izeba-osabek kotxe istripua izan zuten eta.
Autopsia konfiantzazko medikurik gabe
Ostegunean egin dute Bellonen gorpuaren azterketa forentsea Etxeratek jakinarazi duenez. Berriak jaso duenez, azterketa konfiantzazko medikurik gabe egin dute. Hildakoaren familiak eskatu du bigarren azterketa egin dadila eta bihar egingo dute.
Heriotzaren inguruko xehetasunik apenas jaso dutela jakinarazi du Etxeratek eta gogora ekarri du presoak eduki izan dituen osasun arazo bakarrak traumatismo arinak izan direla.
Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]
“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.
Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]
Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]