2021ean sartu zuen indarrean beherapena Espainiako Gobernuak, baina pasa den urtarrilean ekin zion hura goratzeari. BEZa igota, batez beste, %15 garestituko da urteko kostua. 2023an, inoizko emaitzarik onenak lortu ditu Iberdrolak.
Gaur egun, argindarrari ezartzen zaion Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) %10ekoa da. Hilabete hau amaitzen denerako, baina, badirudi ia 42 eurokoa izango dela megawatt/orduko prezioa Espainiako Estatuan. Beraz, Espainiako Gobernuak zehaztutako prezio-mugatik behera kokatuta, berriz igoko dute argindarrari jarritako BEZa, %21ekoa izan dadin.
Urtarrilean, batez beste, 74 euroan zegoen orduko megawatta. Duela urtebete (2023ko otsailean), berriz, ia 133 euroan. 2021eko otsailetik erregistratu den preziorik baxuena izango da hilabete honetakoa, eta hori nahikoa arrazoitzat dauka gobernuak BEZa berriz igotzeko. 2021eko otsailean, 28,5 euro balio zuen orduko megawattak, eta, geroztik, etenik gabe egin zuten gora prezioek hilabetez hilabete. 2022ko martxoan gainditu zuen langa historikoa argindarraren prezioak, megawatt/orduko kostua 209,4 euroan kokatuta.
2021ean, ustez inflazioa arintzeko neurrien barruan, argindarrari ezarritako prezioa jaitsi zuen Espainiako Gobernuak: %21etik %10era beheratu zuen. Prezioek oso garestiak izaten jarraitu zuten, baina, eta BEZa %10etik %5era jaitsi zuten orduan. Joan den urtarrilean, berriz igo zuen zerga, %10era. Dena den, beherapen hori mantentzeko baldintza bat finkatu zuen: orduko megawatta, batez beste, 45 eurotik gorakoa izatea. Hilabete honetan gehienezko prezio horretatik behera kokatuko da kostua (42 euro inguru), eta horregatik probestuko du gobernuak BEZa berriz igotzeko.
Kontrara, inolako mugarik ez duena energia-enpresek metatutako etekina da. Iberdrolak, esaterako, berriz hautsi ditu marka historikoak 2023an: 4.803 milioi euro irabazi ditu, 2022an baino %10,7 gehiago eta inoiz baino gehiago.
Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]
Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]
REE Red Electrica Española-ren Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako ordezkari Antonio Gonzalez Urquijo egon da ostegun honetan Gatikako azpiestazio elektrikoan, kazetariekin batera.
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul Watson baleen aldeko ekintzaile... [+]
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]
Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.
Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.
Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]
Gasetik sortutako elektrizitate ekoizpena bosgarren urtez jaitsi da, eta jatorri fosileko elektrizitate sorkuntza orokorra minimo historikoan dago, Ember erakundearen European Electricity Review txostenaren arabera.
Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.