ARGIAko irakurleen erantzuna: “Amorrua”, “auzolotsa” eta babesa

  • Pandemiaren ondorioei aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak hainbat hedabideri bost milioi euro eman dizkiela jakin eta gero, euskal hedabideen sektoreko eragileek kexa adierazi dute. ARGIAren irakurleen artean ere erantzun zabala izan du Lakuaren erabakiak: “Euskarak bizirauteko funtsezko izanik, zentimo bakar bat jaso ez duela jakiteak amorrua eta auzo lotsa eragin dit”.


2021eko azaroaren 29an - 11:42
Azken eguneraketa: 12:50

Asteazkenean eman genuen Eusko Jaurlaritzak hedabide batzuen artean egindako diru banaketaren berri. Denera bost milioi euro eman dizkie hainbat egunkari eta irratiri, COVID-19ak eragindako “lurrikara ekonomikoa” dela-eta, beste asko kanpoan utziz, ARGIA tartean. Vocento taldeko egunkariek (El Correo eta Diario Vasco) 2,4 milioi euro jasoko dituzte, Noticias taldekoek (Deia, Noticias de Gipuzkoa eta Noticias de Álava) 843.000 euro, Gara-k 305.000 euro eta Berria-k 290.427 euro; irratietan artean, SER kateak milioi erdia jaso du banaketa horretan. Diru publikoaren %93,4 gaztelaniazko hedabideentzat izan da.

Euskarazko kazetaritza independenteari babesa

Asko izan dira diru banaketa “bidegabearen” aurrean sare sozialetan kexa eta haserrea adierazi duten irakurle eta jarraitzaileak: “Lotsagarria” edo “auzolotsa” izan dira gehien erabili diren hitzak jendearen erantzunetan, beste askok elkartasun mezuak ere helarazi ditu.

Kazetaritza independentea eta ARGIAren proiektua babesteko diru ekarpena egin duten kide berrien artean ere ez dira gutxi Jaurlaritzaren jokabidea deitoratu eta “Euskal Herriko hedabide hurbileko eta txikiek, erakundeen aldetik jasotzen duten arreta eta bultzada eskasa” salatu dutenak.

Beste batzuek euskarazko kazetaritza eredu kritikoa goraipatu dute: “Asko baloratzen dut egiten duzuen lana. Kalitatezko edukiak, duzuen ikuspegi kritikoa, eta batez ere euskararekiko konpromisoa”, dio Getxoko lagun batek. Abadiñotik proiektua babestu duen beste lagun batek ARGIAren ekarpena nabarmendu du, “beste bide batzuk erakusten dituelako”, eta saretik elikatzen direnak ere badira: “Telegrametik asko jarraitzen dut eta Jaurlaritzaren laguntzen albisteak bultzatu nau kide egitera”, idatzi dute Tolosatik.

Euskarazko hedabideen sektorea babes eske

Jaurlaritzaren banaketa horren aurrean euskarazko hedabideen sektoreko eragileek kexa adierazi dute. Hala, Hekimen euskal hedabideen elkarteak eskatu du “gainerako euskarazko komunikabideei zabaltzeko”. Bere ustean “ulergaitza” da besteak kanpoan uztea: “Euskararen normalizazioaren ikuspegitik euskarazko komunikabideen lana ezinbestekoa den heinean, ezin dira COVID-19ak eragindako ondorioen aurrean babesik gabe utzi”. Tokikom tokiko hedabideen elkarteak ere eskatu du “sektore osoarentzako babesaren nondik norakoak” adostea.

ARGIAk bere komunitateari oharra zabaldu dio lantaldearen izenean, Jaurlaritzaren erabakiaz informatzeko: “Bistan da erabaki politiko horiekin eta baliabide publikoak erabiliz hedabide batzuk indartzen dituztela beste batzuen kalterako. Tamalez, ez da ezer berria. Ez da lehen aldia diru publikoaren banaketan ARGIA baztertzen dutena”. Horrelako egunetan inoiz baino ageriago geratzen da: kazetaritza independenteak jendearen babesa behar du ezinbestean. Eta areago, euskaraz informatuz gero.”


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


2024-04-04 | Ahotsa.info
Ahotsa.info, 10 urte kalean Nafarroa eraldatu nahi dutenei ahotsa ematen

Ahotsa.infok 10 urte egin berri ditu lanean. 2014an jaio zen, Nafarroa maila sozial eta politikoan eraldatu nahi zuten haiei ahotsa emateko asmoz. Intentsitate handiko testuinguru batean, UPNk agintzen zuen eta Nafarroako Gobernuaren aurkako oposizioa kalean mobilizatzen zen,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


Eguneraketa berriak daude