ARGIAk aspaldi du harremana Alemaniako Red.media hedabidearekin, beren bideo batzuk topatuko ditu irakurleak ARGIAren webgunean. Baina haien aurkako jazarpen kanpaina baten ondorioz proiektua ixtea erabaki dute. Red-eko kideek arrazoiak publikoki azaldu dituzte eta artikulu honetan laburtu ditugu.
ARGIAk harremana zuen Red.media hedabidearekin, aurretik ere Redfishekin zuen bezala. Hartu eman horren ondorioz, beren bideoak euskaratzeko baimena eman ziguten eta gure irakurleentzat interesgarri ziren edukiak ekartzen genituen gurera. Beste norabidean ere, Red-ek hartu izan ditu ARGIAko edukiak eta Euskal Herriari lotutako edukiak argitaratzean, kontrasteak egiteko eta iturriak bilatzeko harreman periodistikoak ohikoak ziren. Ostiralean jakinarazi zuten hedabidearen itxiera.
"Alemaniako Gobernuak eta sionisten aldeko agendarekin lerrokatutako komunikabideek bultzatutako desprestigio eta errepresio kanpaina luze batek" behartuta hedabideari amaiera eman behar izan diotela salatu dute. Kanpaina hori areagotu egin da azken hilabeteetan.
2023an sortu zenetik, konpromiso antiinperialista, antikapitalista eta aurrerakoi argiak gidatu du proiektua. Alemaniako eta nazioarteko askotariko herri mugimenduei buruzko albisteak eta erreportajeak egin dituzte, fokua bidegabekeriatan jarrita. Red.mediaren aurkako kanpainaren oinarri nagusia Palestinarekiko elkartasun-mugimenduei egin dieten jarraipena eta dokumentazio zabala izan da. Alemaniako panorama mediatikoa oso zaila eta partziala da Israelen genozidioari dagokionez. Hedabide askok zalantzan jartzen ditu palestinarren testigantzak eta giza eskubideen aldeko erakundeen adierazpenak, hala nola Amnistia Internazionalarena edo NBErena. Salatu dutenez, Alemaniako hedabide ustez aurrerakoiek ere, Taz egunkariak, esaterako, ukatu egin izan dute Gazan genozidioa gertatu izana.
Errusiaren menpekoa?
Haien aurkako kanpainaren barruan leporatu dioten beste akusazio nagusia da Red.media errusiar interesen proxy-a izatea. Errusiari eta Ukrainako gerrari buruz Red.mediak duen jarrera argia dela azpimarratu dute: Errusia "bere interes geopolitikoek mugiarazten duten potentzia inperialista bat da, AEB, Txina, EB eta NATO bezalaxe". Red.mediak Ukrainaren inbasioa publikoki kritikatu izan du, eta gaineratu dute Errusiako oposizioaren buruen atxiloketen berri eman dutela eta argi adierazi izan dutela gerra bloke inperialisten arteko gatazka dela Ukrainakoa. Beraien babesa Ukrainan, Errusian eta mundu osoan "inperialismoari aurre egiten" dioten langileentzat dela argitu dute.
Desprestigio-kanpainak desinformazio-estrategia baten ondorio
Tagesspiegel egunkariko artikulu batekin hasi zen kanpaina 2024ko ekainean. Orduan egunkari horrek salatu zuen Red.media Redfishen jarraipena zela, 2022an zentsuratutako hedabide digitala zen eta 2023an, Redfisheko langileen multzo bat Red.mediara pasa zen. Langileen kontu horretan soilik oinarrituta, Red.media Kremlinen soldatapean egotea leporatu zioten. Espekulazio hori egiaztatu gabe, bere egin zuen orduko AEBetako Estatu idazkari Anthony Blinkenek, eta prentsaurreko publiko batean zehazki salatu zuen Red.media hedabidea.
Errusiarekiko loturen akusazioez gain, Red.mediari egozten diote Alemanian palestinarren aldeko protestak "sustatu" izana, Berlingo Humboldt Unibertsitatearen okupazioa, edo "terrorista palestinarrei" ahotsa ematea Ekialde Hurbileko politikari eta aktibista batzuk elkarrizketatzeagatik.
Blinkenek Tagesspiegel egunkariaren artikuluan jasotakoak errepikatu ostean YouTube, Instagram eta PayPal plataformetan haren kontuak blokeatu dizkietela salatu dute. Gainera, Red.mediako Hüseyin Dogru zuzendaria Europar Batasuneko zerrenda beltzean sarrarazi zuten 2025eko maiatzean, agintari errusiarrekin loturak edukitzea argudiatuta. Azken hilabeteetan, gainera, Red.media-k bere lantaldearen segurtasunaren aurkako mehatxu zuzenak jaso izana salatu du, baita lankide batzuen bizitzaren aurkako mehatxuak ere.
Alemanian disidentziaren aurka dagoen errepresioa testuinguru zabalagoan kokatu dute haren kontrako kanpaina hau, bereziki Palestinarekiko elkartasun adierazpenak jo-puntuan dituena. “Israelgo Estatuak 200 kazetari palestinar baino gehiago hil izanari garrantzia kendu diote edo justifikatu egin dute Alemaniako hainbat kazetarik”, diote. Alemaniako komunikabideen multzo batek kazetaritza alde batera utzi eta estatuaren boterearen hedapen gisa jardutea kritikatu dute. Bereziki Ukrainako gerra hasi zenetik eta, are gordinago, 2023ko urritik ahots kritikoak baztertu dituztela diote. Red.mediaren arabera, antisemitismoaren akusazioak Israeli egindako kritika oro kriminalizatzeko metodoa izaten jarraitzen du.
Gogoz kontra itxi dute hedabidea
Ofentsiba koordinatu horrek eragin zuzena izan du hedabidearen eraginkortasunean. "Errepresioa gero eta handiagoa denez, eta taldearen segurtasuna ezin dugunez bermatu, itxi egin behar izan dute hedabidea. Ez da gure borondatez hartutako erabakia izan", azpimarratu dute, eta "errepresioaren normalizazio globalaren" barruan kokatu dute, "genozidio baten aurka ahotsa altxatzea delitu bihurtzen duena".
Itxi arren, X eta Telegramen dituzten kanalak aktibo mantentzeko asmoa dute, boluntarioen lanaren bidez, haien eta beste ahots kritiko batzuen aurkako kriminalizazioa dokumentatzen jarraitzeko. Ixtera behartuta egon arren, ez dute porrot gisa hartzen: "Mundu osoko pertsonak informatzea, formatzea eta inspiratzea lortu dugu". Palestinan estatu demokratiko bakarra sortzeko eskaerari tinko eutsi, eta inperialismoaren, kolonialismoaren, apartheidaren eta zapalkuntza mota ororen aurkako borrokarekin jarraitzeko deia egiten dute.
Israelgo armadak dio sei kazetariak Hamaseko eta Jihad Islamikoko kideak direla, baina ez du hori egiaztatzeko frogarik eskaini. Horren ondorioz, eta aurrekariak ikusita, Aljazeera eta sei kazetariak beldur dira gerta daitekeenaz.
Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]
Mugarik Gabe GKEk Kazetaritza eta elkartasuna ez dira delitua izeneko komunikatua zabaldu du, ARGIAren aurka Solwayk egindako erasoa gaitzesteko. Bat egin dute eragile eta erakunde ugarik, tartean, gehiengo sindikalak eta ezkerreko alderdi politikoek.
Mendebaldeko multinazional batek “hirugarren mundutzat” hartzen duen lurralde bateko aberastasun naturalak ustiatzen ditu masiboki. Enpresarentzat dirutza, han bizi direnentzat kutsadura eta askotariko arazoak. Zenbat aldiz entzun dugu istorio hau? Oraingoan ordea,... [+]
Solway Investment Group batez ere nikela esplotatzen duen eta Suitzan egoitza duen meatzaritza multinazional pribatua da, munduko garrantzitsuenetakoa sektorean. Webgunean adierazten duenez, Guatemalan, Ukrainan, Mazedonian eta Indonesian ditu proiektuak, eta 2021ean 1.450... [+]
Aste honetan ARGIAk ale berezia atera du Solway Investements Group-en erasoaz informatzeko. Besteren artean, gaiari buruzko artikulua eta Solwayren atzean nor dagoen azaltzeko erreportajea argitaratu ditugu.
35 urteko ibilbidea duen Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearen eskutik etorri zen Guatemalako Prensa Comunitariako kazetari Paolina Albani Euskal Herrira. ARGIAk egin zion elkarrizketa ezabatzeko eta 15.000 euro ordaintzeko eskatu dio ARGIAri Solway multinazionalak... [+]
ARGIAko lantaldeak ezohiko prentsaurrekoa eman du asteartean, Mugarik Gabe GKEko kideekin batera. Bertan izan dira Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen elkarteko kideak ere. Publikoki salatu dugu Solway multinazionalak ARGIAri eskatu diola Paolina Albani... [+]
Guatemalako kazetari bati ARGIAk egindako elkarrizketa bat ezabatzeko eta 15.000 euro ordaintzeko eskatu digu Solway Investment Group multinazionalak. ARGIAk ez du horrelakorik egingo eta kazetaritza independentea aldarrikatzeko baliatuko dugu erasoa.
Guatemalako kazetari bati ARGIAk egin eta argitaratutako elkarrizketa bat ezabatzeko eta 15.000 euroko “kalte-ordaina” ordaintzeko eskatu digu Solway multinazionalak. Egin ezean kasua epaitegira eramatearekin mehatxatu gaitu. ARGIAk ez du horrelakorik egingo, ez gara... [+]
Futuro Vegetal talde ekologistako bi kidek Goyaren Majen margolanetara itsatsi zuten euren burua larunbatean, klima larrialdiaren aurkako neurriak eskatzeko. Bi ekintzaileak eta ekintzari buruz informatzen ari ziren bi kazetari atxilotu egin zituzten eta “historia... [+]