Estibalizeko monasteriotik fraile bat desagertu zela jakinarazi zidatelarik, egunkarian susmoa baieztatu baino ez nuen egin: Joxe zen, abiturik gabe, jertse huts batekin ibili bat egitera joan, eta gauak eta izotzak harrapatu zutena... Eta Estibaliztik Ataunera joan zitzaidan gogoa: egun batez, ama-alabak Ataungo Aia auzune urrunetik Ordiziako feriara abiatu ziren, astoan barazki eta arrautza batzuk harturik; halako batean, eliza handi bat eta bide bazterrean etxeak ikusirik, amak ttikiari esan zion: “Auzo hau San Gregorio dun, eta hurrena San Martin zagon”; alaba are gehiago harritu zen Lazkaon, hango jauregi eta elizekin, eta laster oihukatu zuen: “Ama, itsasoa, itsasoa!”
Baina itsasoa artean urrun egon, eta Oria ibai bulartsua zela adierazi zion amak: “Tira, ailegatu gaitun Billaprankara, oraintxe ikusiko dinagu plaza nagusia”; eta alaba jakingosetuak amari galdegin ziolarik ea herri gehiago ote zegoen, hark erantzun: “Bai, Billapranka eta gero Tolosa zagon, eta Donostia gero, uri haundia. Eta gero, gero itsasoa…”; itzuleran argituko zion haurñoak ere, Ordiziako azokatik eramaten zirela, saski ttiki batean.
"Mundua itsasoan amaitzen zen tenore ez horren urrun hartan sortu zen Joxe, hain zuzen ere San Gregorio auzuneko Ergonen, Sarriartegarakoa etxean"
Mundua itsasoan amaitzen zen tenore ez horren urrun hartan sortu zen Joxe, hain zuzen ere San Gregorio auzuneko Ergonen, Sarriartegarakoa etxean. Haurtzaroan, gaueko lanetan jardun bitartean entzundako ipuinak Kontu zaarrak liburuan jaso zituen, eta azalean nekazari baten argazkia ageri baitzen, halakoxea imajinatu nuen gerora Estibalizen hartu ninduen gizon eskuzabalak: “Baserritarra? Horixe naizela. Hemengo inguruak-eta garbitzen ditut. Oilategia ere badut, mila oilorekin…”. Baina bestelakoa zen bera: Maddi Ariztiaren Amattoren uzta liburuan ipuinak kontatzeaz arduratzen zen gizon bat ageri da, etxerik etxe ibiltzen zena eta ‘ixtorio erraile’ esaten ziotena. Bada Joxe horixe iruditu izan zait beti, entzule gormanta eta erraile aparta, apalaz gainera. Eta Azkue edo Barandiaranen –hura ere San Gregoriokoa, Sara etxekoa– bildumen alboan, kontu handiz gorde izan ditut bai Ariztiaren bai Arratibelen liburu preziatuak (azken honen edizio berritua Miel Anjel Elustondok atondu zuen, Antton Olariagaren ilustrazioekin batera).
Beharbada gerra izan daiteke gauaren sinonimoetako bat, eta ipuin giro hura gerrak eten zuen Joxeren ustetan. Are gehiago, monasterioko nagusia kartzelaratu zutenean hasi zen bera kontu haiek idazten, Joxemari San Sebastian Latxagak akuilatua. “Nik ez neukan iturri bat, tantaka-tantaka, ura bezala ipuinak ematen zituena; ez, nik putzu ttiki bat neukan, eta hura hustu zen eta kitto”. Alabaina, hain zuzen ere Elustondo izan zen, gerora, putzu haren azken tanta eztiak bildu, eta argitaratzeaz arduratu zena (Sorginen urrezko maindirea, Izugarriak…; bestalde, Urrezko giltza liburuko CD batean, Joxeren ahotsean entzun dezakegu Txomin Ipurdi).
Gerrak itzali zuen Joxeren mundu hura. Eta argiak. Udazkenero, Ataunera itzuli ohi zen egun batzuk pasatzera. “San Gregoriotik etxera oinez joaten naiz, ilundu eta gero, eta nire artean pentsatzen dut: hemengo hau sorgin tokia da, beste hau…”.
Baina Joxe harritu egiten zen, gauez, haurrak etxetik zein erraz irteten ziren ikusirik. “Gaur egun denean dago argia, baina orduan…”. Adinean aurrera, Joxe gauean desagertu bide zen, baina ilunpetan ez zen bakarrik egongo: Txomin Ipurdi, Mari Xor, Lapurren Leizeko bi anaiak… izango zituen lagun. Eta harrigarriro bizirik topatu bazuten ere, eta gerora hil, beharbada gau hartan geratu zen betiko, berak putzutzat zuen ipuinen itsasoan. Alabaina, gertatu zen, argitasun gehiegizko tenore honetan, apenas inor ohartu zela galeraren handiaz.
Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.
Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.
Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]
Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]
Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.
Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.
Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.
Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak topaketak antolatu ditu larunbatean, Tafallan (Nafarroa). Egun osoko egitarau zabala antolatu dute, eta mugimendu horretako kide den José Javier Oses "Jotas"-ekin hitz egin du ARGIAk. Osesek azpimarratu du elkarteak Euskal Herri... [+]
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]
NBEk azaldu duenez, egunotan soilik 90 kamioi sartu ahal izan dira lurraldera oinarrizko elikagaiekin; beste 105 zain daude mugan. Gazako gobernuaren prentsa bulegoak emandako datuen arabera martxotik 326 pertsona hil dira elikagai eta botika faltagatik eta 300 abortu izan dira... [+]