Argia ikastolak erantzukizuna eskatu die politikariei, etorkizuna ziurtatzeko

  • Milaka euskaltzale gerturatu ziren atzo Tuterako Argia ikastolak antolaturiko Nafarroa Oinezera, eta ondorioz, aurreikuspenak bete direla eta pozik daudela adierazi dute antolatzaileek. Nafarroako alderdi guztietako ordezkariak izan ziren, salbu eta UPNkoak. Nafarroako Gobernuak ez zuen ordezkaririk bidali.


2013ko urriaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Inaugurazio ekitaldian. Nafarroa Oinez

Kultur, kirol eta politika esparruko ordezkari ugari gerturatu ziren inaugurazio ekitaldira. Agintarien artean, oposizioan dauden alderdi nafarretako politikariez gain, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza politikarako sailburuordea, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako presidentea eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia izan ziren, besteak beste.

Euskararen Legearen erruz, eremu ez-euskaldunean dago Erribera, eta bertako ikastola bakarra (eta euskara eragile nagusia) da Argia ikastola. 1984an sortua, gaur egun 220 ikasle eta 22 irakasle ditu, eta inguru horretan seme-alabak euskaraz hezi ahal izateko gurasoek egin behar izaten duten ahalegina garbi islatu berri dute Badira Bagara dokumentalean. Bultzadatxoa eman nahian, eta eguraldia lagun, jende askok egin zuen atzo Nafarroa Oinezeko ibilbidea, Taupadaz bat egin! lelopean.

Ikastolako lehendakari Susana Suárez pozik agertu zen gerturatutako jende kopuruarekin, baina onartu zuen bertigo sentsazioa ere bazuela, "bihartik aurrera lanean jarraitu beharko dugulako eta jakitun zarete denak ikastolak zein egoera ekonomiko zaila bizi duen. Hala ere, euskara Ebroren alde honetan bizi mantentzen jarraitzeko ardura daukagu". Politikariei gogorarazi zien erabakiak hartzeko erantzukizuna eurena dela, eta "gure seme-alaben etorkizuna gurea baino euskaldunagoa izatea nahi dugu, Argia Ikastolaren etorkizuna ziurtatu nahi dugu, kalitatezko eta euskarazko hezkuntza proiektu bat nahi dugulako Erriberan".

Nafarroako Ikastolen lehendakari Peio Irujo kritiko mintzatu zen: "Euskararen Legeak eskubide linguistikorik gabe utzi zituen bailara honetako nafarrak. Horri lanarekin eta ilusioarekin erantzun zaio Argia Ikastolatik". Haizea kontran arraun egitera ohituta daudela gehitu zuen, "gure sendotasuna frogatu dugu lau hamarkadatan zehar eta frogatzen segiko dugu familia nafar guztien laguntzari esker, Tuteratik Beraraino eta Lizarratik Zangotzaraino".

Omenduak

Mondragon Unibertsitatea omendu zuen atzo ikastolak (Asier Irizar Hueziko zuzendaria izan zen bertan), baita Erriberako Kultur Elkarte Euskaltzaleak (Barde Riberako partaide Mario Bermejok jaso zuen oroigarria) eta Izaskun Arratibel NIEko zuzendaria ere. Hurrengo urteko Nafarroa Oinez antolatzeko lekukoa berriz, Zangotzako Ikastolak jaso zuen.

Erribera euskalduntzeko ikastolan egiten duten lanaz erreportajea argitaratu genuen: Argia Ikastola, Erriberako euskara eragile nagusia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroa Oinez
2023-10-09 | ARGIA
Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute Nafarroa Oinezen

Etxarri Aranatzen, Andra Mari ikastolak antolatu du 2023ko Nafarroa Oinez, Hotsein lelopean. Festaz gain, bi aldarrikapenek hartu dute tokia: euskara ofiziala izatea Nafarroa osoan eta Euskal Herri osoan euskaraz bizi ahal izatea. Hurrengo Nafarroa Oinez Zangozako Ikastolak... [+]


2023-06-14 | Ilargi Manzanares
Nafarroa Oinez kantuak aldarrikatuko du euskarak ofizial behar duela Nafarroa osoan

Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolak aurkeztu du asteartean “Nafarroa osoan bai!” kantua, San Ferminetarako prestatu duten Oinez Txokoarekin batera. Joseba Tapiak konposatu du musika, eta Maddalen Arzallusek egin du letra.


Zonifikazioa Nafarroan
Hezkuntzan ere euskarak hamaika oztopo

Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin hamaika ekimen antolatzen ari direla kontatu dizuegu erreportaje honetan. Bada, hezkuntzari dagokionez ere, zonifikazioari aurre egiteko zenbait modu dituzte; oztopo adina indar dute euskaltzaleek. Jarraian bi adibide: batetik,... [+]


2022-10-26 | Leire Artola Arin
Nafarroa hegoaldetik sortu da euskararen aldeko bultzada berria

Euskararen Foru Legeak nafarrak diskriminatzen ditu, eta hizkuntza eskubideak esleitzen zaizkie bizi diren eremuaren arabera. Bada, duela urte batzuk ereiten hasi ziren hamaika ekimen zonifikazioari aurre egiteko, eta udazken honetan inoiz baino indartsuago hasi dira euskarari... [+]


2022-10-17 | ARGIA
Jendetza bildu da Tafallan euskarari babesa ematera

Urriaren 16an jendetza bildu da Tafallan Nafarroa Oinez ospatzeko. Egunaren arrakasta nabarmendu du antolakuntzak, "bai bertaratu den jendearengatik, bai eta normaltasun osoz igaro den jaiegunarengatik ere". Eskerrak eman dizkie, batetik, Tafallan "euskara... [+]


Asteburuan ospatuko da Lizarran Nafarroa Oinez festa

Lizarra Ikastolaren laugarren Nafarroa Oinez izanen da aurtengoa. Erabat berezia, egoerak hala aginduta, baina bereziki alaia pandemia osteko lehena delako larunbat eta igandean eginen den festa. Lizarra Ikastolara joan gara irratsaio berezia egitera eta handik pasatzeko... [+]


2020-05-20 | ARGIA
Ikastolen lau jai udazkenean izango dira eta Nafarroa Oinez ez da egingo

Ikastolen Elkarteak datak zehaztu ditu: Herri Urrats irailaren 20an Senperen, Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabonan, Araba Euskaraz Amurrion eta Ibilaldia Elorrion urriaren 18an. Aldiz, Lizarrako ikastolak eta Nafarroa Oinez fundazioak adierazi dute ez direla baldintzak... [+]


2019-10-21 | ARGIA
Argia Ikastolak laguntza eskatu du Nafarroa Oinezeko zorrei aurre egiteko

Tuterako Argia Ikastolak antolatu du 2019ko Nafarroa Oinez. Jendetza bildu zen urriaren 20an eta egitaraua betetzea lortu zuten, baina arratsaldean euritara jo zuen eta uste baino askoz jende gutxiago hurbildu zen.


Bardeetako martxa
Pedalen indarraz euskara bultzatu

Nafarroa Oinez antolatzeaz arduratu da aurten Tuterako Argia Ikastola, baina ez da prestatzen duen ekitaldi bakarra: urtero, Euskal Herri osoko ikasleak batzen ditu Bardeetako Bizikleta eta Orientazio Martxan. Bizikleta aitzakiatzat hartuta, elkar ezagutzea, euskara bultzatzea... [+]


2019-09-20 | Erran .eus
Duela 25 urte istiluak izan ziren Berako Nafarroa Oinez gogoan

Atzo bete ziren 25 urte Guardia Zibilaren 30 patruila Berako Labiaga ikastolak antolatutako Nafarroa Oinezen ibilbidean sartu eta jendearen kontra oldartu zirela. Espainiako Gobernuarentzat «neurriko» jokabidea izan zuten; herriko bizilagun eta eragile gehienentzat,... [+]


2018-10-22 | Guaixe .eus
Nafarroa Oinez ospatu dute Altsasun

Iñigo Aritza ikastolak hartu du aurten Lesakako Tantirumairu ikastolak emandako lekukoa. Antolatzaileek eguna “zoragarria” izan dela esan dute “Nafarroa Oinez BIZItzeko”.


Nafarroa Oinez: ‘Bizi’ goiburuarekin, euskararen festara gonbitea

Igandean Altsasun izanen da Nafarroa Oinez festa handia. Lau kilometro eta erdiko ibilbidea eta lau gune izanen dira igandeko jai handi horretan: Bizi, Kanta, Txio eta Dantza.


2017-10-13 | Erran .eus
Nafarroa Oinez badator Lesakara Tantirumairu ikastolaren eskutik

3,5 kilometro luze eta lau gune dituen ibilbidea prestatu dute eta hainbat ekialdi izanen dituzte igandean.


2017-10-03 | Garazi Zabaleta
Tantirumairu Ikastola
Eskola jasangarria helburu

Nafarroa Oinezeko prestaketen azken txanpan buru-belarri harrapatu ditugu Lesakako Tantirumairu ikastola eta bertako zuzendari Maria Luisa Etxeberria. Ikastetxean jasangarritasunari lotuta abian dituzten proiektuez galdetu diogu.


2017-08-31 | Erran .eus
11.000 zuhaitz landatuko ditu Lesakako Udalak ‘Oinez Basoa’ ekimenari esker

Nafarroako Ikastolen Elkartearekin eta aurtengo Nafarroa Oinez antolatu duen Tantirumairu ikastolarekin batera, 2015ean suten batek kiskalitako herri lurrak basoberrituko dituzte.


Eguneraketa berriak daude