LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, eta CGT sindikatuak Nafarroako Jauregiaren aurrean elkartu dira azken istripu hilgarriak salatzeko. Jakitera eman dutenez, igandean Argedasen izandako trafiko istripuan hil zen langilea lanera zihoan. Horrekin, dagoeneko 22 dira aurten lan istripuetan izandako heriotzak.
Joan den maiatzaren 12an, eraikuntza lanetan ari zen langile batek istripu larria izan zuen Burlatako Iturriondo industrialdean. ZIUn hainbat egun igaro ondoren, bizia galdu zuen joan den ostegunean, maiatzaren 18an. Bestetik, jakitera eman dute joan den igandean lanera zihoan beste langile batek Argedasen izandako istripuan hil zela. Sindikatuek elkartasun osoa adierazi diete bere senitarteko, lankide eta lagun guztiei.
"Foru Erkidegoan, apirila arte ez zen lan istripu hilgarririk gertatu, baina azken hilabete eta erdian bost izan dira horrelako ezbeharrak. Honek erakusten du laneko segurtasuna ezin dela ausazko kontua izan, eta prekarietateak uneoro jartzen dituela arriskuan langileen bizitzak", salatu dute.
Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta patronalari "langileon bizitzak etekin ekonomikoen gainetik jartzeko garaia dela" adierazi dute sindikatuek, eta horretarako prekarietatearekin amaitzeko "beharrezkoak diren neurriak behingoz har ditzaten" exijitu dute.
Pasa den ostiralean, maiatzak 12, Burlatako Iturrondo industrialdeko lantegi batean larriki zaurituriko langilea zendu da.
Astelehen goizean 39 urteko garraiolari bat hil da kamioia iraulita, eta astearte goizaldean bestea, Erriberabeitia parean kamioia errepidetik atera eta amilduta. Hiru garraiolarien sindikatuak eta LABek eta ELAk lan-istripuak salatu dituzte, eta sektoreko prekaritatearekin lotu... [+]
Fiskaltzak dioenez, industria hauts toxikoak arnastu ondoren bihotz-biriken geratzeagatik hil da. Mantentze-lanetarako azpikontratatuta zegoen langilea.
Otsailaren 21ean gertatu zen istripua Arrigorriagako Conformados Facme enpresan eta, horren ondorioz, 51 urteko langilea hil da. Protesta eta dolu gisa, enpresa itxita izan da azken bi egunetan, langileek hala erabakita. Astelehenean ere bi zauritu izan ziren Amurrioko Tubos... [+]
LABek jakinarazi duenez, "bi zigor larri" eta prestazioen %30eko errekargua ezarri dizkiote enpresari. Enpresak esan du istripua langileak karga jasogailuaren erabileren araua ez errespetatzeagatik gertatu zela.