Argazki bilduma: Kepa Del Hoyoren heriotza salatzeko protestak

  • Senide eta ezker abertzaleko kideekin batera ekarri dute goizaldean Galdakaoko beilatokira Kepa Del Hoyoren gorpua eta Boluetan lehen harrera egin ostean. Asteartean Euskal Herri osoan zehar mobilizazioak egin dituzte Ernaik, LABek eta Sortuk deituta.


2017ko abuztuaren 02an - 09:13

Protestak ugaritu egin dira azken orduotan. Euskal Herria osoan kontzentrazioak egin dituzte “Espetxe politika hiltzailea, Agur eta Ohore Kepa” lelopean. Besteak beste Donostian, Oiartzunen, Elgoibarren, Irunen, Tolosan, Oñatin, Zumaian, Beasainen, Baionan, Hendaian, Bilbon, Galdakaon, Portugaleten, Erandion, Ean, Lekeition, Mungian, Gasteizen , Agurainen, Laudion eta Orduñan egin dituzte mobilizazioak.

Asteazkenean omenaldia egingo diote Boluetako beilatokian 13:00etan eta larunbatean 18:00etan manifestazio eta ekitaldi nazionala deitu dute Galdakaon.

Oreretako elkarretaratzea (Arg.: @sortuorereta)
Kepa Del Hoyoren aldeko murala Mungian (Arg.; @end1ka)
Gasteizko elkarretaratzea (Arg.: @sortuaraba)
Donostiako elkarretaratzea (Arg.: @xalbaram)
Baionako elkarretaratzea (Arg.: @maiteubiria)
Eako plazan elkarretaratzea (Arg.: @karmelolanda)
Santurtzin elkarretaratzea (Arg.: @ernaisanturtzi)
Erandion elkarretaratzea (Arg.: @sortuerandio)
Portugaleteko elkarretaratzea (Arg.: @ernaiportu)
Tolosako elkarretaratzea (Arg.: @bardulo87)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude