Arbonako etxea berriro ere saltzekotan dira

Aurreko urtean egin zuten okupazioa Arbonako etxean.

2022ko abuztuaren 29an - 11:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arbonan okupatu zuten etxea berriz ere saltzekotan dago, Berriak infomatu duenez. Notarioak salmenta agintza igorri dio SAFER laborantza lurrak kudeatzeko egiturari. Aurreko urteko egoera berdinera itzuli direla adierazi du Isabelle Capdeville Lurzaindia elkarteko kideak. Parisko bikoteak etxea, bazterreko bi bastiza eta inguruko lau hektarea lur erosteko proposamena egin duela azaldu du kideak, eta tartean laborantza lurrak daudela.

Aurreko urtean, 3,15 milioi euroko erosketa ekiditea lortu zuten, edifizioa 79 egunez okupatu ondoren. 100.000 eurotan estimatuak daude lurrak eta orain ere hiru milioi eurotara saldu nahi ditu jabea den eta Suitzan bizi den Yves Borotra-k.

Capdevillek zehaztu duenez, hiru aste dituzte salmenta oztopatzeko eta ziurtatu du datozen egunetan ikusiko dutela zer egin. Gainera, SAFER-ek, lehentasunezko erosketa partziala egin dezake laborantza lurrak erosteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arbona
Eguneraketa berriak daude