Atzera egin du berriro hiru milioi euroan Arbonako lurrak erostekoa zen bikote paristarrak

  • ELB sindikatuak eta Lurzaindiak elkarteak ahoz jaso dute ezetzaren berri, eta idatziz iritsi zain daude. Beste laborari batek gainontzeko hamabi hektareak erosi ditu, baina "azpijokoetan" ibili izana leporatu diote eragileek. Auzitara joko dute.


2022ko urriaren 11n - 14:34
Arbonako lurren espekulazioaren harira auzitara joko dute ELB eta Lurzaindiak / Argazkia: Mediabask

Lurzaindia elkarteak eta ELB sindikatuak astelehenean jakinarazi dute Arbonako Berrueta eremuko hiru etxe eta lau lur hektarea erosteko asmoa zuen Parisko bikoteak atzera egin duela bere erabakian. Hiru milioi euro ordaintzekoak ziren Berroetako lurrengatik. Oraingoz, ahoz bakarrik eman dute jakinarazpena, eta eragileak idatzizko agiriaren zain daude. Halakorik iritsi ezean, “ekintzetara itzuliko” direla ohartarazi du Dominika Ameztoi Lurzaindiko eledunak.

Bestalde, ELBk eta Lurzaindiak abisatu dute gainerako hamabi hektareak erosi dituen Pauline Desurmont laborariaren kontra auzitara joko dutela. Salerosketan “azpijokotan” ibiltzea leporatu diote. Izan ere, ohiko prozeduretan, SAFER espekulazioaren aurkako egiturak du erosteko lehentasuna, eta berak banatzen ditu laborarien artean lurrak, hautagaien baldintzak aztertu ostean.

“Lehentasunik izango ez zuela jakitun”, Desurmontek gezurra esan izana salatu dute lurren aldeko defendatzaileek. Lurrak erosterako orduan, Bidarten (Lapurdi) bizi zela esan zuen. Sindikatuko eta elkarteko kideek hori gezurtatu nahi izan dute, Etxebizitza Larribarren (Nafarroa Behera) duela publiko eginez, Berruetatik 80 kilometrora. Bidartekoa familia etxea dela diote, eta asteleheneko agerraldia haren parean egin dute, protesta gisa.

Joan den astean,  Berroetako lurren jabetza soila erosi zuen Desurmont laborariak, 200.000 euroan, gozamen-eskubiderik gabe. Hala ere, eragileek uste dute "hiru urteko epean" erosiko duela gozamen-eskubidea ere. SAFER egiturak 100.000 euro ingurutan estimatu du prezioa. Hori dela-eta, pasa den irailaren 29an Baionako notariotza bulego bat okupatu zuten, salmenta “muntaia finantzario bat” zela aditzera emateko. Lurzaindiak eta ELBk adierazi dute lur hauen salmentaren borrokan buru-belarri sartuak dabiltzala, beldur direlako nabarmen espekulatuz gero, inguruko lurrentzat ere prezio horiek ezarriak izateko arriskua biderkatzen dela.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Estitxu Eizagirre
#2
Gorka Bereziartua
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#4
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurraren espekulazioa
2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2023-11-21 | ARGIA
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Aske utzi dituzte astearte goizean Lapurdin atxilotu dituzten herritarrak

Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]


Eguneraketa berriak daude