40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak herriko etxeak.
Egoeraren larritasuna ikusirik, Paueko Administrazio Auzitegira jo zuen iazko otsailean Hats Berri Bat Arbonari oposizioko taldeak, eta epaia jakin berri dute: justizia aditu batek ikertuko du lur horien kutsadura heina.
Berean segitzen du Mari-José Mialocq auzapezak, erranez "ez dagoela inolako arazorik" eta segurtasun neurri guztiak bideraturik dituztela. Hauteskunde kanpainan hitz emandako egitasmoa zuen eskola publikoarena. Berria-n irakurri daitezke bere adierazpenak: "Egin behar zena baino gehiago egin dugu, derrigorrezkoak ez ziren ikerketak ere egin ditugu, eta lasaitu gaituzte. Sinesgaitza iruditzen zaigu jadanik eginak izan diren azterketak berriz egin behar izatea. Zer denbora galtzea, zer diru galtzea, baina nork ordainduko du?".
Berez, oposizioko taldea ez da eskola eraikitzearen aurka: "Gu ez gara eskola berria eraikitzearen kontra, baina gure ustez beste leku batean eraiki behar zen. (…) Jadanik milioi bat euroko gastua egina izan da. Kutsadura kentzeko neurriak hartu behar badira, dena berriz hasi beharko da. Herritarren dirua xahutzen ari dira".
Iazko otsailean, herriko etxeak ikerketa bat agindu zion APAVE ikerketa bulegoari, eta hark hainbat produkturen presentzia detektatu bazuen ere, eskola eraikitzeko proiektuarekin bateragarria zela ondorioztatu zuen. Egoeraren larritasuna kontuan ez hartzea leporatu zion ikerketa bulegoari Hats Berri Bat Arbonari taldeak. ARS eskualdeko osasun agentziak ere deitoratu egin zuen "azaleko azterketa" burutu izana. Hori horrela, Administrazio Auzitegira jotzeko erabakia hartu zuten.
2024ko irailerako ikasturte berrirako bukatzekoak dituzte obrak.
Irailaren 2an izango da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte.
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
220 milioi tona plastiko sortzen ditugu munduan eta %10a soilik birziklatu. Zifra hori, gainera, hamar urtez jarraian ez da aldatu. Iaz zabor plastiko horren herenak gaizki kudeatzeagatik gure inguruko bazter, erreka, itsaso eta atmosferan bukatu zuen. Greenpeacek salatu... [+]
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.
EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da... [+]
EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.
Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.
Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]