Arabako PPk Garoñako zentralarekiko duen jarrera hipokrita salatu dute

  • Garoñaren Kontrako Foroak deituta, ehundik gora lagun –tartean hainbat alderdi politikotako ordezkariak– bildu dira Arabako PPren egoitza nagusiaren aurrean, Gasteizen, arabar popularrek zentralaren aferarekiko agertzen duten zurikeria salatzeko xedez.  


2016ko otsailaren 11n - 11:55
Zentralaren aurkako adierazpenak egin arren praktikan Madrildik datozen erabakiekin bat egitea leporatu diote Arabako PPri (Arg.: Garoñaren Kontrako Foroa).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Elkarretaratzearen amaieran irakurri duten agirian, Araban Garoñarekiko dagoen erabateko –eta aspaldiko– adostasun sozialaz barre egitea leporatu die Garoñaren Kontrako Foroak herrialdeko PPko kideei, eta batik bat Javier Maroto eta Alfonso Alonsori.

“Garoñaren aurkako hitz arranditsuak darabiltzate, baina gero, praktikan, beren alderdiak Madrilen egiten dituen urratsei bedeinkapena ematen diete”. Urrats horien artean, gogorarazi dute, aurreko legegintzaldiko gehiengo absolutua baliatuz Endesa eta Iberdrolaren –zentralaren ugazabak– mesederako arau eta dekretuak ad hoc sortzea dago, hala nola, berrikiago, Espainiako Diputatuen Kongresuko gehiengoari entzungor egin eta azken unean Garoñaren bizitza luzatzeko maniobrak egitea.

Garoña berriro irekitzeko ahaleginetan dabiltzanei aurre egiteko deialdia egin dute azkenik. Zehazki, argindarra Iberdrola edo Endesarekin kontratatuta dutenei kontratu horiek eten eta bestelako energi eredu bat sustatu nahi duten konpainietara jotzeko eskaria egin dute.     


Garoña kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.