Arabako Foru Aldundia inguratu dute “Aiaraldea eskualdearen etorkizunaren defentsan”

  • “Beste alde batera begiratzea” leporatu diete erakunde publikoei, eta baita eskualdeko borroka defendatzea ere. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko martxoaren 17an - 07:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ehunka lagun batu dira larunbat eguerdian SOS Aiaraldeak Gasteizen eginiko agerraldian. Hiru autobus atera dira eskualdetik hiriburura, eta beste hainbat herritar batu dira gero mobilizaziora. 

Eguerdiko hamabietan jarri dute hitzordua Probintzia plazan, Arabako Foru Aldundiaren jauregiaren aurrean. Hain zuzen, eraikin hori inguratzea izan da protestaren funtsa, giza kate baten bidez.

Modu horretan, interpelazio zuzena egin nahi izan diete erakunde publikoei. Nabarmendu dutenez, “nekatuta” daude “instituzioen promesa hutsalak” entzuteaz,  “Aiaraldeak ziurgabetasun eta abandono egoera batean jarraitzen duen bitartean”.

Salatu dutenez, “ langabezia, prekarietatea eta aukerarik eza” eguneroko ogia dira eskualdean. “Ikusi dugu gure industria-sarea desegiten, enpresak ixten... eta honen aurrean instituzioen aldetik ez dugu neurri errealak hartzeko adostasunik ikusi odoluste honi amaiera jartzeko”, azaldu dute mobilizazioari amaiera emateko eginiko hitzartzean. 

Euren hitzetan, horren adibide “argia” da Guardianen zein Glavistaren itxiera. Nabarmendu dutenez, “urtebete baino gutxiagoan ia 500 lanpostu” desagertuko dira eskualdean: “Aiaraldea, gure eskualdea, industria erreferente bat izan da, lan duina eta komunitatea izan dituen lurralde oparoa. Baina gaur egun, penaz begiratzen gaituzte, edo okerrago dena: ez digute begiratu ere egiten”.

Borrokaren “kriminalizazioa”

Baina beste kontu bat ere egotzi diete instituzioei: eskualdean ematen diren borrokak kriminalizatzea.  Hala adierazi dute ekitaldian: “Gatazkatsuak garela esaten digute, gure eskubideen alde borrokatzea besterik egiten ez dugunean. Arazoa garela leporatzen digute, benetako arazoa haien abandonu-politika denean. Prekarietatea isilik onar dezagun nahi dute, baina ez dugu egingo”.

Horren aurrean, “tresnak daudela” ziurtatu dute, baina salatu dute Eusko Jaurlaritzak nahiago duela “beste alde batera begiratu”, multinazionalek eskualdeko lantegiak “inpunitate osoz” ixten dituzten bitartean. Horren aurrean, borrokan jarraituko dutela ziurtatu dute, eta ez dutela “milimetro bat bera ere” atzera egingo: “Instituzioek beste alde batera begiratzen duen bakoitzean, herriak berak altxatuko du ahotsa”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2.000 lagun batu dira Baionan, austeritate politiken kontra

Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak. 


Gose grebari ekingo diote Gasteizko lorezainek, akordiorik ezean

Sei hilabete bete dituzte Gasteizko lorezainak greba mugagabean. Hamaika mobilizazio eta Enviser enpresarekin zein Udalarekin eginiko bilera batzuen ostean “epe laburrean” akordiorik lortu ezean borrokarako fase berri batean sartuko direla iragarri dute langileek... [+]


Greba orokorra Italian ostiralean, Palestinarekin elkartasunez

Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.


Beti Aingeru arrantzontziko tripulazioak tratu txarrak salatu ditu, eta matxinada gezurtatu

Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.


Garnica taldeko zuzendaritza ez da agertu Maderas de Llodion langileekin zuen bileran

Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.


Gasteizko lorezainak, sei hilabete greban eta borrokan lan baldintza duinen alde

Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]


2025-09-22 | ARGIA
Greba mugagabea hasi dute Maderas de Llodio enpresan, 39 kaleratzeen aurka

Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.


Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude