Araba osora hedatu da kirol jardueretako langileen borroka

  • Greba Gasteizko hainbat gizarte-etxetan luzatzeaz gain, Maeztun, Kanpezun, Bernedon, Murgian eta Agurainen ere batu dira. Uztailaren 31ra arte jarraituko du grebak; eskatutakoa lortu ezean, greba abuztuan zehar luzatu daiteke.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 26an - 11:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Uztailaren 23an hasi zuten Arabako kirol jardueretako langileek greba. Langileen partetik, eskaera ezberdinak egin dizkiote patronalari, tartean, lekualdatzeak lan ordu bezala kontatzea, tenperaturaren arabera lan egiten duten langileei goardia ordaintzea edo Kontsumoaren Prezioen Indizearen igoera.

Greba hasi zen egunetik, Gamarra eta Mendizorrotzako igerilekuak itxita ikustea izan da ohikoena, baina badira itxita egon diren beste zenbait gune: Aldabe, Lakua, Judimendi eta San Andres gizarte etxeetako igerilekuak itxita egon dira eta Lakua, Astronomos, Abetxuku, Zaramaga eta Adurtzako frontoietako langileek ere bat egin dute grebarekin. Gainera, nahiz eta langileen kooperatiba baten menpe egon, Hegoalde eta Ariznabarrako eskalada-murruko begiraleek ere elkartasuna adierazi diete grebalariei, haiek ere itxiz. Grebak arrakasta handia izan du eta Udalak ezin izan ditu gutxieneko zerbitzu batzuk bermatu.

Baina grebak aurrera egin ahala, borroka Gasteiztik atera da, Arabako puntu ezberdinetara iritsiz; izan ere, herrialdeko langileak baldintza berdinetan daude. Maeztu, Kanpezu, Bernedo, Murgia  eta Agurain herrietako langileak horren adibdie dira: greba hasi zenetik, greban dauden langileekin egon dira harremanetan, azkenean, grebarekin bat eginez.

Gasteizen, bitartean, mobilizazioek jarraitzen dute. Patronalak langileen eskaerak onartu ezean, greban jarraituko dute uztailaren 31ra arte gutxienez. Egun horretara iritsiz gero, baliteke greba abuztura luzatzea. Ordura arte, mobilizazioak egingo dituzte egunero langileek: 12:00etan ari dira biltzen Plaza Berrian.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025-11-05
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude