Komunitatearen balioa mahai gainean jarriz, apirilaren 27an Gasteizko balkoietara atera eta San Prudentzio danborrada ospatzeko deia luzatu du Baterak. Aurtengo danborradako zuzendari izan behar zuen Leire Betolazak bat egin du ekimenarekin eta berak zuzenduko ditu balokietako danbor doinuak.
Covid-19aren hedapenaren eta honek eragindako krisiaren ondorioz San Prudentzio jaiak bertan behera uztea erabaki zuen Arabako Foru Aldundiak. Jaiak modu batean edo bestean ospatzeko helburuarekin eta komunitatearen garrantzia azpimarratu nahian, Batera Zaintza Sare Herritarrak danborrada herrikoi batean parte hartzeko gonbitea luzatu die Gasteiztar guztiei.
Apirilaren 27an, San Prudentzio egunaren bezperan, 20:30etan balkoietara atera eta danborrada herrikoia egingo dute horrela. Gasteizko irratien kolaborazioa era izango dute, ordu horretan danborradako kanta emitituko baitute uhinetatik. Gainera Leire Betolazak, aurtengo San Prudentzio jaietako danborradaren zuzendaria izan behar zuenak, bat egin du ekimenarekin. Betolazak berak zuzenduko du apirilaren 27ko danborrada herrikoia, baita hurrengo asteetan Baterak antolatuko dituen entseguak eta betselako ekimenak ere. Entseguak apirilaren 20an eta 24an egingo dituzte, arratsaldeko 19:00etan.
Hain zuzen ere, komunitateari aitortza egitea da Baterak abiatutako ekimen honen helburua: "Orain arte zeozer argi geratu bada, hurrengoa da: konturatu gara ez gaudela bakarrik, elkarren beharra dugula, komunitatearen balioaz ohartu gara" adierazi dute Sare Herritarreko kideek.
Covid-19ak eragindako krisiak gasteiztar guztien egunerokoa kolpatu duela azaldu dute, "bizitza ugari arriskuan jarriz eta sistemak zituen hutsune eta gabeziak larriagotuz". Horren aurrean, ordea, komunitatean lan egiteko erakutsitako prestutasuna goraipatu dute: "Elkartu, saretu eta gure zien ondokoaren bizitzak zaintzeari ekin diogu".
“Hau guztia amaitzerakoan ez dugu lortuko aurretik zegoen egoera konpontzea. Aldiz, konpontzen hasteko oinarriak ezarri ditugu, eta hemendik ateratako ikaspenak bizirik iraungo du, egon ziur”, ondorioztatu dute.
Hilabete bete da Batera Zaintza Sare Herritarra sortu zela eta denbora tarte honetan haziz eta haziz joan da etengabe. Dagoeneko ia 3.000 lagun dira sarera batutakoak eta hiriko 21 zonalde desberdinetan daude antolatuta.
Orain arte egindako zenbait ekimen ere nabarmendu nahi izan dituzte, hala nola beharra zutenentzako maskarillak egitea, arratsaldero "urte luzez osasun publikoan egondako murrizketak lehen lerroan sufritzen ari dituztenei" txalo zaparrada bidaltzea… "Finean, besarkadak debekaturik ditugun honetan, berotasuna eskaini izan diogu elkarri hamaika modutan; etxean bakarrik dagoenari, ezagutzen ez zenuen bizilagun horri; komunitatea osatu dugu. Balioan jarri dugu bizitza. Gurea eta ondokoarena”, aipatu dute.
Alarde baztertzailean ardura duen kide bat Jaizkibel konpainiako kide baten kontra oldartu zen. Txosnako kideek inolako erasorik onartuko ez dutela adierazi eta babesa helarazi diote erasoa pairatu zuen pertsonari.
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak, Baigorriko eta Erratzuko gazteek elkarlanean prestatu dituzte Izpegiko Bestak. Elkartasuna, memoria kolektiboa eta engaiamendu politikoa izanen dituzte ardatz.
Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.
Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.