‘Ño!’ komikiaren erakusketa inauguratuko dute ostegunean Hernanin

  • Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.


2023ko irailaren 27an - 06:47
Azken eguneraketa: 00:02

“Emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez” sortu da Ño! Komikia, bertso-saioetan gertatzen diren hamar egoera aurkeztuz marrazki eta hitz bidez (baina ez bertsotan). Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztu zuten lana egileek, ekainean, eta ostegunean Hernanin ekimen berezia inauguratuko dute.

Gartziandiaren marrazki originalekin erakusketa jarriko dute Kulturarteko Plaza Feministaren erdiko areto nagusietako hormetan, lan prozesu osoa irudikatzeko, eta ostegunean arratsaldeko 18:00etan egingo dute irekiera ekitaldia. Pagola eta Artetxe irudiz irudi mugituko dira zeintzuk egoera azaltzen dituzten partekatzeko bertaratzen diren lagunekin. Solasaldia amaituta sabela gozatzekoak aterako dituzte, eta ilustrazioen laminak banatuko dira. Erakusketa ikusgai egongo da urriaren 27ra arte.

Iruñeko Laban, urriaren 5ean

Aste bat beranduago Iruñeko Laban aurkeztuko dute Ño! hiru egileek. Euskalgintzaren plaza den Laban, Pagolak, Artetxek eta Gartziandiak Irati Majuelo bertsolaria izango dute alboan aurkezpena gidatzen galderen bitartez, eta proiektatutako irudiak lagun.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komikiak
2023-12-15 | ARGIA
'Ño' komikiaz solasaldia, gaur Bilboko La Sinsorga kulturgunean

Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.


Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka

Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan


Mikroa eskuan eta irribarrea ezpainetan

Ño!
 

Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023

------------------------------------------------------

Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]


2023-09-03 | Jon Torner Zabala
Benetan identifikatutako egoerak

Biga (5 liburu)
Gidoia: Romain Pujol
Ilustrazioak: Vincent Caut
Astiberri

----------------------------------------------------

Hamaika ipuin irakurri dizkiegu  etxean zazpi eta bederatzi urteko seme-alabei, eta esango nuke sekula ez ditudala hain engantxaturik... [+]


Eguneraketa berriak daude