Antzuolan 200 metroko haize errota irudikatu dute giza katean

  • Irimo mendian Cilda Energy SLU enpresak 200 metroko bi haize errota ezarri nahi ditu, Trekutz izeneko proiektuaren baitan. Dimentsioaz jabetzeko giza katea egin dute Antzuolan otsailaren 25ean, Meaka-Irimo herri plataformak deituta "berriztagarriak bai, horrela ez!" lemapean.


2024ko otsailaren 27an - 09:51
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Antzuolako eta inguruko herritarrak elkartu dira giza katean. Antolatzaileek amaierako hitzartzean adierazi dutenez, "ez gaude energia berriztagarrien kontra, kontziente gara energia berriztagarri horren beharraz, baina horrelako makro proiektuen aurka gaude. Enpresari eta aberatsek natura gune bat hartzearen eta nahi bezala ustiatu eta herritarroi onurarik ez ekartzearen aurka gaude, naturaren kontu aberastearen aurka".

Proiektua zertan den azaldu dute: helegiteak aurkeztu dituzte herritarrek eta Antzuolako eta Urretxuko udalek, Trekutz proiektuaren aurka, eta Jaurlaritzaren erantzunaren zain daude (bost hilabeteren buruan jasotzea espero dute).

EITBk emandako informazioaren arabera, "Urretxuko Udalak dio akatsak daudela administrazio-baimenen eskaeran, txostenak eta neurketak falta direla eta aurkeztutako ingurumen-inpaktuaren azterketak gabeziak dituela".

Hona hemen Goierriko Hitzak ekimenari buruz egindako bideoa:


Parke eolikoak kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Kateak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...