Antonio Turielek Donostian emandako hitzaldia ikusgai eta hurrengo hitzorduak

  • Antonio Turiel zientzialari eta ikertzaileak hitzaldia eman du maiatzaren 2an Donostiako Uliako Lore Baratzeetan, 300 lagunen aurrean. Ikusgai dago bideoan Energia berriztagarrien eta zentral eolikoen makro-proiektuak eztabaidagai hitzaldia. Datozen egunetan Euskal Herriko hainbat herritan emango du hitzaldia Turielek.


2023ko maiatzaren 3an - 13:01
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Energia berriztagarrien inguruan duen ikuspegi kritikoagatik eta egiten ari den dibulgazio lanagatik ezaguna da Antonio Turiel CSICeko zientzialari eta The Oil Crash blogaren sortzailea. Bere Petrokalipsia liburuak –berriki Txalaparta argitaletxeak euskaraz kalera emana– arrakasta izan du, zalantzan jartzen dituelako erregai fosilen inguruan dauden hainbat uste. Sin Energia liburuan, berriz, epe motzean energiaren arloan izango ditugun auzi eta gatazkak azaltzen saiatu da. Satorralaia, Haritzalde, Uliako Baratzak eta Ekologistak Martxanek antolatuta hitzaldia eman berri du Donostian eta bideo honetan ikusentzun daiteke:

Gaur Zumaian eta hurrengo egunetako hitzaldiak

Maiatzaren 3an Zumaian emango du hitzaldia Turielek. Piztu Kooperatiba S.-k antolatu du ekitaldi hau eta  Aita Mari antzokian izango da, 18:00etan.

Maiatzaren 4an Azpeitian emango du hitzaldia. Eskualdeko talde ekologista eta mendi elkarteek antolatu dute, "101 arrazoi mendietan eolikorik ez eraikitzeko" ekimenaren baitan. Kasu honetan Antonio Aretxabala geologo eta ikerlariarekin batera emango du hitzaldia, eta Materialen eta energia krisia izango du goiburu. 19:00etan hasiko da, Soreasu antzokian.


Parke eolikoak kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Kateak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...