Ansible Fest, zientzia-fikzio feministari tokia emango dion jaialdia

  • Bilbon jarri dute hitzordua antolatzaileek, irailaren 21ean eta 22an. Jaialdiak zientzia-fikzio feminista, queer eta dekoloniala barne hartuko ditu.


2018ko irailaren 5ean - 10:28
Ursula K. Le Guin, jaialdiaren izenak omentzen duen zientzia-fikzio idazlea
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bilboko 'La Morada' espazioan egingo da Ansible Fest, Euskal Herriko lehen zientzia-fikzio feminista jaialdia. Egitarau oparoa antolatu dute Arrate Hidalgo, Laura Lazcano, Laura Gaelx eta Laura Huelin antolatzaileek, hasi mahai-inguruetatik eta haurrei zuzenduriko ekintzetaraino, dena dohainik. Euskarazko eskaintzen artean “Zientzia-fikzio feminista idazten” tailerra, “Euskal emakume idazleak zientzia-fikzioan: irakurketa berezia” eta haurrentzako “Ipuin kontalaria” daude.

Bi dira jaialdiaren helburu nagusiak: zientzia-fikzioaren alorrari egindako ekarpen feministak bistaratzea eta sarean gertatzen diren eztabaidei toki fisikoa ematea. Emakumeak literatura genero honetan aspalditik aritu direla kontutan hartuta, hauen ekarpenak “agerian jarri eta ospatu” nahi dituzte. “Gure genealogiari omenaldi bat egin eta ahots berriak entzun nahi ditugulako”, antolatzaileen hitzetan.

Ursula K. Le Guin omentzeko jarri diote Ansible Fest izena jaialdiari, aurten zendu baita zientzia-fikzio idazlea. 1966an idatzitako Rocannon’s World eleberritik hartu dute “Ansible” terminoa, eta azaltzen dutenaren arabera, argi-urteko distantziak gaindituta berehalako komunikazioak ezartzeko bidea ematen duen gailu edo dispositiboa da.


2022ko uztailaren 22
Teknologia
Udako kosmogenesia

2020eko azaroaren 19
Wu Ming kolektiboaren 'Proletkult' nobela
Marxismo martetarra

2020eko maiatzaren 27
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Normaltasun berria

2018ko irailaren 25
Mayi Pelotekin elkarrizketan
Mayi Peloten «Biharko oroitzapenak...»

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...