Euskal Herriko lehen zientzia-fikzio feminista jaialdiak badu izena: Ansible Fest

  • Bilbon burutuko da irailaren 21 eta 22an, doakoa izango da eta hitzaldiak, tailerrak, zinema emanaldiak, haurrentzako jarduerak zein argitaratze-azoka hartuko ditu bere baitan.


2018ko maiatzaren 15ean - 17:55
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ursula K. Le Guin-ek 1966an idatzitako Rocannon’s World eleberritik hartu dute Arrate Hidalgo, Laura Lazcano, Laura Gaelx eta Laura Huelin antolatzaileek jaialdiari izena ematen dion terminoa, Le Guin-ek zeukan “indarra, zolitasuna eta irudimenaren gaitasun eraldatzailearekiko konfiantza haustezina” zein honek utzitako ondarea “ohoratu” asmoz. “Ansible”, azaltzen dutenaren arabera, argi-urteko distantziak gaindituta berehalako komunikazioak ezartzeko bidea ematen duen gailu edo dispositiboa da.

“Sexu rolak zientzia-fizkioan espazio-ontziaren kroskoko metala bezain aldaezinak dira, eta emantzipazioa, hitz ezezaguna”. Sam Lundwall idazle, itzultzaile eta argitaratzaile suediarrak 1971. urtean emandako iritzi hori gaur egungo errealitatearekin bat ez datorrela deritzote jaialdiaren antolatzaileek, zientzia-fikzio feminista, queer eta dekoloniala zein feminismoa bere horretan “une eztia bizitzen” ari direla baiteritzote.

Emakumeak literatura genero honetan aspalditik aritu badira ere, azken urteetan aitorpena lortuz joan direla azaltzen dute antolatzaileek, eta ekarpen horiek “agerian jarri eta ospatu” nahi dituztelako abiatu dute jaialdia. “Ikuspuntu eta pertsonaien aniztasunek imajinagarriaren mugak hedatzen duen genero bat aberasten dutelako. Gure genealogiari omenaldi bat egin eta ahots berriak entzun nahi ditugulako. Ba al zatoz gurekin?”, luzatzen dute gonbita.


2022ko uztailaren 22
Teknologia
Udako kosmogenesia

2020eko azaroaren 19
Wu Ming kolektiboaren 'Proletkult' nobela
Marxismo martetarra

2020eko maiatzaren 27
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Normaltasun berria

2018ko irailaren 25
Mayi Pelotekin elkarrizketan
Mayi Peloten «Biharko oroitzapenak...»

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...