Mayi Pelot zientzia-fikzioko idazle aitzindariari omenaldia egingo diote Baionan

  • Miarritzen hil zen 2016an Okzitanian jaio zen Mayi Pelot. Ipuin futuristak idazten aitzindarietakoa izan zen. Sortzailea ezagutarazteko eta haren ekarpena aitortzeko omenaldia antolatu du Sareinak taldeak Maiatz elkartearen eta Baionako Zizpa gaztetxearen laguntzaz.


2019ko martxoaren 7an - 11:15
Okzitanian jaio zen Pelot eta 2016an Miarritzen hil. Argazkia: Argia.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ekitaldia Baionako Zizpa gaztetxean izango da, martxoaren 16an, 17:00etan. Mahai-inguruarekin hasiko dute omenaldia eta mahaian eseriko dira Josune Muñoz, Itxaro Borda eta Arrate Hidalgo. Lehenak Mayi Pelot aurkeztuko du. Bigarrenak Pelotek lanak argitaratu zitueneko garaiaz hitz egingo du (1980ko hamarkadako Baiona eta Miarritze ingurunea) eta Peloten inguruko oroitzapenak partekatuko ditu hara gerturatutakoekin. Hirugarrena zientzia-fikzio feministaz arituko da Peloten lana mundu mailan kokatzeko aukera emanez.

Mahai-inguruaren ondoren, Xerezaderen artxiboko lagunek idazlearen lan baten irakurketa dramatizatua egingo dute.

Azkenik, Maiatzek Mayi Peloten lan guztien bildumaren berrargitalpena aurkeztuko du.

Literatura eta feminismoa uztartzen dituen Sareinak taldeak hamabi urteko ibilbidea ospatzeko baliatuko du ekitaldia eta bertara hurbildutako guztientzat mokadua hartzeko aukera izango da.


2022ko uztailaren 22
Teknologia
Udako kosmogenesia

2020eko azaroaren 19
Wu Ming kolektiboaren 'Proletkult' nobela
Marxismo martetarra

2020eko maiatzaren 27
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Normaltasun berria

2018ko irailaren 25
Mayi Pelotekin elkarrizketan
Mayi Peloten «Biharko oroitzapenak...»

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...