Anonymous Ku Klux Klanen aurka

  • Anonymousek, KukuxklanUsako hiru Twitter kontuetako eta webguneko pasahitzak lortu eta kontrolpean hartu ditu astelehen arratsaldean,  Fergusoneko istiluen erantzun gisa.


2014ko azaroaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
@KuKluxKlanUSAko Twitter kontua.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"@KuKluxKlanUSAkontua kontrolpean dugu. Ohartarazi genizuen kontra egingo genizuela. txanoak kanpora”, txio hori bidali du Anonymusek Ku Klux Klanen (KKK) kontuetatik. Sare sozialak kontrolpean hartzearen arrazoia hamabi ordu lehenago  Kukuxklaneko kontuetatik. Fergusoneko herritarrak mehatxatu izana da, Anonymusek Twitter bidez zabaldu duen ohar batean adierazi duenez.

Ku Klux Klanen twitterretik bidalitako mezua.

Michael Brown 18 urteko gazte afroamerikarraren hilketan justizia eskatzeko kalera irteten zirenen aurka “indar hilgarria” erabiltzeko mehatxua egin zien Kukuxklanek Twitter bidez.

Anonymousek, Ku Klux Klanekoak diren bi polizia agente eta hezkuntza erakundeetan lan egiten duten beste zenbait pertsonen izenak argitaratu ditu. Youtuben publikatutako bideo batean ekintzek jarraituko dutela esan du: “Ez dugu ez ahazten, ez barkatzen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude