ANkerkeriaren aurkako haserrea kalera atera dute Aitor Zelaia eta Galder Barbadori elkartasuna adierazteko

  • Ostegunean hasiko den bi gazte arabarren aurkako epaiketaren atarian, ehunka lagun bildu dira Gasteizko kaleetan elkartasuna adierazteko eta epaiketa bera salatzeko. Elkartasun ekimenek oraindik ere jarraitzen dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 18an - 08:06

Arabako hainbat txokotatik –baina batez ere Aiaraldetik eta Gasteiztik– etorritako ehunka lagun bildu dira larunbat arratsaldean (urtarrilak 16) hiriburuan, hurrengo astean epaituko dituzten Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteei euren babesa adierazteko. Izan ere, urtarrilaren 21ean eta 22an izango da arabarren aurkako epaiketa Audientzia Nazionalean, Duranan aurkitutako kohete batzuen harira Ertzaintzak bi gazte arabarrak atxilotu zituenetik bi urte betetzen direnean. Orain, fiskaltzak 8 urteko espetxe zigorra eta 7 urteko zaintzapeko askatasuna eskatu du gazte bakoitzarentzat.

Eskaera jakin eta gutxira ANkerkeriari STOP herri ekimena sortu zen Gasteizen zein Amurrion eta Andra Maria Zuriaren plazatik abiatu den manifestazioa izan da plataformaren lehen ekimen nagusia, Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel eta Xabi Bastidaren kantu batekin lagunduta egon dena. Epaiketaren lehen egunean, ostegunean, mobilizazioak egongo dira Gasteizen eta Amurrion.

“Ez dugu onartuko absoluzioa ez den beste epairik”

“Estatu Espainarra salbuespen legediak eta tribunalak erabiltzen jarraitzen du, inolako bermerik gabeko sistema juridikoa oinarri duelarik”, adierazi dute manifestazio amaieran plataformako bozeramaileek.

Justizia guztientzako berdina ez dela argudiatzeko, Amurrioko poliziaren kasua jarri dute adibide gisa. Askok gogoratuko duten moduan, Barbado eta Zelaia atxilotu baino hilabete lehenago, polizia espainiar ohi batek familia ezagun baten lehioari tiro egin zion, euskal preso politikoen etxeratzearen aldeko banderola zintzilik zutelako. Polizia azkar batean geratu zen aske eta kalte delitua egotzi dioten; hilabete beranduago, ordea, Barbado eta Zelaia atxilotu, espetxeratu eta dispertsatu zituzten.

Auzi guztian zehar Ertzaintzak izan duen papera ere gaitzetsi dute: “Ez zuten inolako zalantzarik izan zelai batean abandonatutako bidoia terrorismoarekin lotzeko orduan. Agerian geratu da berriro Ertzaintzak Espainiako botereekin duen harremana, eta horrelako operazioekin euskaldun konprometituon aurkako errepresioa betikotu besterik ez dutela nahi”.

Hala ere, hurengo egunetan elkartasuna eta babesa adierazteko deia egin du ANkerkeriari STOP herri-ekimenak: "Hori da gure baliorik handiena: borroka. Ez dugu onartuko absoluzioa ez den beste epairik“, ondorioztatu dute.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude